Sagardoaren lurraldea

Bisita gidatua gaur Sagardoetxea barrutik ezagutzeko, igandeko herri galdeketari begira

Descripción

Igande honetan, Sagardoetxearen etorkizuna erabakitzeko herri galdeketa egingo da Astigarragan. Eta horri begira, Sagardoetxea bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaini dute, bisita gidatuak antolatuta. Helburua da, "15 urtetako ibilbidea ezagutzera ematea, gaur egungo egoera eta jarduera azaltzea, eta etorkizunera begirako erronkak partekatzea". Horretarako, bi bisita gidatu prestatu ditu Astigarragako Udalak, eta lehenengoa urtarrilaren 29an egin zen.

astigarraga visita guiada acción consulta museo proyecto sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2022-02-03
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014904

Texto completo

Arratsaldeko 18:00etan izango da bisita gidatua, eta parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da: 943 550 575 telefonora deituta, edo 'info@sagardoetxea.eus' helbidera idatzita.

Igande honetan, Sagardoetxearen etorkizuna erabakitzeko herri galdeketa egingo da Astigarragan. Eta horri begira, Sagardoetxea bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaini dute, bisita gidatuak antolatuta. Helburua da, «15 urtetako ibilbidea ezagutzera ematea, gaur egungo egoera eta jarduera azaltzea, eta etorkizunera begirako erronkak partekatzea».

Horretarako, bi bisita gidatu prestatu ditu Astigarragako Udalak, eta lehenengoa urtarrilaren 29an egin zen. Bigarren bisita, aldiz, gaur bertan izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita. Herritar guztientzat irekia da, baina hori bai, bisita gidatuetan parte hartzeko aldez aurretik eman beharko da izena. Horretarako, bi bide daude aukeran: 943 550 575 telefonora deitzea, edo info@sagardoetxea.eus helbide elektronikora idaztea.

Herri galdeketari buruzko panelak, gaur eta bihar

Bestalde, herri galdeketari buruzko informazio panelak ere jarriko dituzte kalean, eta bertan izango dira udal ordezkariak. Gaur, arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara bi­tartean egongo dira ikusgai, Erriberan; eta bihar, berriz, arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara, Joseba Barandiaran plazan.

Igandean izango da herri galdeketa, eta goizeko 09:00etan hasita, arratsaldeko 20:00ak arte edukiko dute herritarrek bozka emateko aukera, Erriberan kokatuta egongo diren galdeketa mahaietan. Galdera honakoa da: Ados zaude Sagardoetxearen etorkizuneko proposamenarekin?