Sagardoaren lurraldea

Aburuza sagardotegiak irabazi du XXI. Sagardo Lehiaketa

Descripción

Aurkeztu diren 18 sagardogileetatik hautatu dute Aldundiko Fraisoro Laborategiko dastatzaileek eta sagardogileek proposatutako hiru pertsonek osatutako epaimahaiak

sidrería aburuza euskal sagardoa concurso de sidra de la diputación foral de gipuzkoa concurso marca sidra premiado

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2022-06-22
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014866

Texto completo

Aburuza sagardotegiak irabazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako XXI. Sagardo lehiaketa, epaimahaiak «sagardoaren kalitate analitiko eta organoleptikoa» dela-eta hartu du erabakia. Aurreko edizioetan bezala, lortutako puntuazioaren arabera hiru kategoriatan banatu dira sagardoak: urrea 72 puntutik gora, zilarra 65 eta 72 puntu artean, eta brontzea 60 eta 65 puntu artean. 2022an 18 sagardogile lehiatu dira eta horietatik hamasei izan dira 60 puntutik gora lortu dituzten sagardoetxeak.

Brontzezko kalifikazioa lortu dute Gaztañagak eta Itxas-Buruk. Zilarrezkoa Gurutzetak, Lizeagak, Petritegik eta Zelaiak. Eta urrezkoa, berriz, Aburuza, Akarregi, Altzueta, Alorrenea, Begiristain, Etxeberria, Isastegi, Oiharte, Saizar, eta Zapiain sagardotegiek. Aipamena lortzeaz gain, 16 sagardogile sarituek euren botiletan, datorren urte osoan, zigilu akreditatibo bat eramateko aukera izango dute.

Lehen sailkapen hau Aldundiko Fraisoro Laborategiko dastatzaileek osatutako epaimahaiak egin du. Aldiz txapeldunen txapelduna hautatzeko urre kategoria lortu duten 10 sagardotegien artean egin den bigarren dastatze-fasean sagardotegiek proposatutako hiru pertsona –Andoni Eizmendi, Aitor Mendiluze eta Mikel Garaizabal– eta Fraisoroko dasta-paneleko hiru dastatzaile izan dira epaimahaiko kideak.

Bertako sagarrarekin egindako sagardoa, Euskal Sagardoa jatorri-izendapenera bideratutakoa, balioan jartzea, sustatzea eta saritzea helburu du lehiaketak, sari-banaketan Markel Olano diputatu nagusiak oroitu duen bezala. «Sagardoa, txakolinarekin eta gaztarekin batera, Gipuzkoako produktu izarretako bat da, bere balio kultural, gastronomiko eta ekonomikoa dela-eta», adierazi du.

TENDENCIAS