Sagardoaren lurraldea

"Gure erantzunkizuna da beste belaunaldi batzuetatik jaso duguna hurrengoei ematea"

Descripción

Sagardoetxearen 15. urteurrenaren aurkezpena izan zen atzo. Xabier Urdangarin alkateaz gain, Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ere izan ziren aurkezpenean. Asteburuan ospatuko dute, herritarrekin. Sagardoetxeak 15 urte bete berri ditu eta, atzo, urteurrenaren aurkezpena izan zen Astigarragan. Bertan izan ziren Xabier Urdangarin alkatea eta Foru Aldundiko zein Eusko Jaurlaritzako ordezkariak. Urdangarinek hartu zuen lehenengo hitza, eta urte hauetan guztietan egindako lana goraipatu zuen. Gainera, instituzioekin izandako elkarlanari ere erreferentzia egin zion: "orain arte bidelagun bidelagun izan ditugu eta aurrerantzean ere horrelaxe izatea nahi genuke". Gero, Bingen Zupiriak, Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza politikako Sailburuak, Sagardoetxearen garrantzia azpimarratu eta, besteak beste, koronabirusagatik sektoreak bizi izan duen egoera er ekarri zuen gogora: "pandemia gogorra izan da guztiontzat, baina, bereziki, sagardogileentzat. Horregatik, gaurko agerraldia bebes erakustaldi baten gisa ikustea nahiko nuke".

ocio visita zona de degustación tienda historia cultura museo sidra sagardoetxea manzana manzanal herramientas

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2021-09-23
  • Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
  • Tipo documento: Prensa
  • Procedencia: Sagardoetxea
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014725