Sagardoaren lurraldea

"Espero ez genituen gauza on asko gertatu zaizkigu Amak taldea sortu dugunetik"

Descripción

astigarraga- 'Gurpila berriz dabil bueltaka', ondorioztatu du Maixa Lizarribarrek (Altzo, 1971). Izan ere, 90eko hamarkadan Maixa ta Ixiar taldearekin Euskal Herriko plazak dantzan jarri ondoren, arrakasta ezustean etorri zaio berriro Amak musika laukotearen eskutik. Trikitixaren munduan eskarmentu handia duten lau

amak taldea astigarraga coronavirus protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Noticiasdegipuzkoa
  • Fecha: 2022-01-24
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014691

Texto completo

"Gurpila berriz dabil bueltaka", ondorioztatu du Maixa Lizarribarrek (Altzo, 1971). Izan ere, 90eko hamarkadan Maixa ta Ixiar taldearekin Euskal Herriko plazak dantzan jarri ondoren, arrakasta ezustean etorri zaio berriro Amak musika laukotearen eskutik. Trikitixaren munduan eskarmentu handia duten lau emakumek osatzen dute Amak: Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris Solano. Kasualitateak elkartu omen zituen, 2018ko Oñatiko Trikitixa Jaialdian elkarrekin jotzeko aukera izan zutenean. Geroztik, emanaldiak, kolaborazioak eta izen bereko lehen diskoa, Amak, etorri dira, besteak beste. Baita XXIX. Sagardo Berriaren Egunaren protagonista izateko gonbidapena ere.

Pozik hartu zenuten Astigarragako txotx bolada irekitzeko proposamena?

Sorpresa eta ilusio handiz hartu dugu. Egia esan, proposamena jaso genuenean sinistu ezinik geunden. Egun handia da sagardozale guztion-tzat eta gainera, gure etxean oso