Sagardoaren lurraldea

"Sektorea bizirik, indartsu eta aurrera egiteko gogoz dago"

Descripción

Martxan dago sagardotegiko denboraldi berria. Ospatzeko berri ona, ezta? Bai. Normaltasunera iristeko oraindik oso urruti bagaude ere, pixkanaka pixkanaka urratsak ematen ari gara. Denboraldi berri bat hasteak, egunotan Sagardo Berriaren Eguna ospatzea, ekainean Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sagardo Lehiaketa antolatzea, 2021eko azaroan IV Sagardo Foruma antolatzeak eta beste hainbat ekintzek adierazten dute, zailtasunak zailtasun, sektore honek txinparta daukala, sektorea bizirik, indartsu eta aurrera egiteko gogoz dagoela.

manzana local diputación foral de gipuzkoa coronavirus manzana para sidra sidra sidrería manzana cosecha

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2022-01-24
  • Clasificación: 1.3. Manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014689

Texto completo

Martxan dago sagardotegiko denboraldi berria. Ospatzeko berri ona, ezta?
Bai. Normaltasunera iristeko oraindik oso urruti bagaude ere, pixkanaka pixkanaka urratsak ematen ari gara. Denboraldi berri bat hasteak, egunotan Sagardo Berriaren Eguna ospatzea, ekainean Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sagardo Lehiaketa antolatzea, 2021eko azaroan IV Sagardo Foruma antolatzeak eta beste hainbat ekintzek adierazten dute, zailtasunak zailtasun, sektore honek txinparta daukala, sektorea bizirik, indartsu eta aurrera egiteko gogoz dagoela.

Pandemia egoeran jarraitzen dugula ahaztu gabe, nola kalifikatuko zenuke sektoreak ezohiko egoera honi emandako erantzuna?
Leku askotan eta jende askori entzun diot, eta neuk ere neure egin eta goraipatu egiten dut sektoreak egoera berrira egokitzeko egin duen ahalegina. Aparta izaten ari da; azkar jakin izan du erreakzionatzen, erreflexu onak izan ditu. Momentu bakoitzean eskatu izan diren osasun neurriak modu eredugarrian aplikatu izan dituzte, eta merkaturatze ikuspegitik ere, sagardoaren botilako kontsumoa sustatzeko bide berriak jorratzen eta lehendik zeuden kanalak indartzen esfortzu ikaragarri bat egin da.

COVID-19aren ondorioz sortutako zailtasunei edota birsortzeko aukerari aurre egiteko laguntzak eskainiko ditu Foru Aldundiak?
«Hechos son amores» dio gaztelerazko esaldi batek. Gipuzkoako Foru Aldundiak jada aurreko bi urteotan dirulaguntza berezi batzuk atera ditu COVID-19ak sortutako zailtasunei aurre egiteko. 2020ko deialdian 52 sagardotegi izan ziren onuradunak, 237.460€ banatu zirelarik eta 2021ean 56 izan dira 207.990€-ko laguntzarekin. 2022an espero dugu COVID-19aren ondorioei aurre egiteko dirulaguntza berezirik atera beharrik ez izatea. Baina adi egongo gera.

«Ekonomiaz gain, sagardogintzak ezinbesteko ekarpena egiten du Gipuzkoako gizartean, paisaian eta ingurumenean ere«
Zein da sagardotegi eta sagardogileen sektorearen garrantzia Gipuzkoan?
2021eko uztarekin esaterako 9,5 milioi litro inguru sagardo ekoiztu dira Euskal Herrian. Eta horietatik 3,5 milioi litro Euskal Sagardoa Jatorri Deiturara ekoiztera bideratu dira, kopuru handiena Gipuzkoan ekoiztu da, 3,3 milioi; aurtengoa, inoizko uztarik handiena izan da Euskal Sagardoa Jatorri Deiturarentzako. Gipuzkoaren kasuan sagardoa lurraldeko edari- industriaren % 15,7 da, 15 milioi €-ko negozio-zifrarekin, botilako sagardoari dagokionez. Euskadiko sagar-ekoizpenaren % 91, 10.000 tona, lurraldean egiten da. Ekonomiaz gain, ez dugu ahaztu behar Gipuzkoako gizartean, kulturan, paisaian eta ingurumenean ere sagardogintzak egiten duen ezinbesteko ekarpenaz.

El fomento del uso de la manzana local ha sido uno de los principales retos del sector. ¿Cuál es el compromiso de la Diputación Foral de Gipuzkoa en esta materia?
El objetivo es que los sidreros y las sidreras de Gipuzkoa puedan autoabastecerse de manzanas autóctonas. En consecuencia, mediante las convocatorias de subvenciones que iniciamos en 2016 y repetidas cada año se han aprobado ayudas por importe de 166.318,97 € para la maquinaria y 1.602.484 € para la plantación. Mediante estas subvenciones se han plantado 170,86 hectáreas de manzano, una cantidad realmente satisfactoria. Además de la producción, tenemos como objetivo la mejora de la calidad del producto y para ello contamos con el Laboratorio Fraisoro. En 2021 se han analizado 5.000 muestras.

¿Cómo ve el futuro del sector? ¿Cuáles son los retos a superar?
Lo veo con mucha esperanza, porque el sector, más allá de los problemas coyunturales del día a día, está definiendo sus retos estratégicos para los próximos 15-20 años. Es clave identificar y definir los retos para las nuevas generaciones y además compartirlos con la administración, porque un compromiso mutuo a medio-largo plazo significa también un compromiso y garantía de apoyo a corto plazo, frente a cualquier dificultad que se pueda encontrar el sector en el camino. Entre los retos que el propio sector ha identificado y que compartimos están los relacionados con la manzana (rentabilidad, mejorar la calidad y los sistemas de recogida…), con la sidra (diversificación de productos, relevo generacional, digitalización…) y con las sidrerías (rentabilidad, desarrollo de estrategia ecoturística...). Además, está la propia reorganización de las estructuras sectoriales para responder mejor a las nuevas necesidades.