Bere etorkizunerako aste erabakigarrian sartu da Sagardoetxea: igandean izango da herri galdeketa
Descripción
Joan den urtean bete zituen 15 urte Sagardoetxeak, baina bere iraganera baino, etorkizunera begira jarrita dago, aste honetan bereziki. Izan ere, erabakigarria izango da aste hau, Sagardoetxearen etorkizunerako: igande honetan, otsailak 6, egingo dute herri galdeketa, hori erabakitzeko. Erribera kulturgunean izango da, goizeko 09:00etatik iluntzeko 20:00etara.
astigarraga consulta museo proyecto sagardoetxea
Ficha
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2022-01-31
- Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-014687
Texto completo
Herritarrek bozkatuko dute, Sagardoetxearen etorkizunari buruz egin den proposamenarekin bat datozen edo ez. Ostiralera bitartean, informazio panelak jarriko dituzte herrian, eta doako bisita gidatua egingo dute ostegunean.
Joan den urtean bete zituen 15 urte Sagardoetxeak, baina bere iraganera baino, etorkizunera begira jarrita dago, aste honetan bereziki. Izan ere, erabakigarria izango da aste hau, Sagardoetxearen etorkizunerako: igande honetan, otsailak 6, egingo dute herri galdeketa, hori erabakitzeko. Erribera kulturgunean izango da, goizeko 09:00etatik iluntzeko 20:00etara.
Aldez aurretik ere eman daiteke botoa: udaletxeko idazkaritzan, gaur 09:00etatik 13:30etara, eta bihar 09:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Herritarrek bozkatuko dute bat datozen edo ez, Sagardoetxearen etorkizunari buruz landu den proposamenarekin. Hortaz, galdera zehatz bati erantzun beharko diote igandean: Ados al zaude Sagardoetxearen etorkizunerako proposamenarekin? Eta erantzunak ere, zehatza beharko du izan: BAI edo EZ. 16 urtetik gorako astigartarrek eman dezakete botoa.
Astigarragako hainbat eragile, elkarte, udal ordezkari eta herritar aritu dira proposamen hori lantzen, lau hilabeteko prozesuan. Eta funtsean, kokaleku, eraikin eta erronka berriak izango lituzkeen Sagardoetxea da mahai gainean jarri dutena: Kontxa Etxeberria lorategiaren eta sagastiaren artean egongo litzateke Sagardoetxea berria, hein haundi batean lurpean. Gainera, Sagardoetxea Astigarragarentzat proiektu estrategikoa dela jasotzen du proposamenak, eta Astigarraga «sagardogintzaren eta sagarraren kulturaren erdigunean» jarriko lukeela, «herri eta eskualde izaera proiekzioa gaindituz, bertako ekonomia, merkataritza eta turismoa sustatuz, eta askotariko bisitariak erakarriz».
Doako bisita gidatua etzidamu, Sagardoetxea ezagutzeko
Proposamenari eta galdeketari buruzko informazio guztia, ikusgai dago egun hauetan herrian zehar jarriko dituzten paneletan. Gaur Joseba Barandiaran plazan egongo dira, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Ostegunean Erriberan jarriko dituzte, 17:00etatik 18:30etara. Eta ostiralean berriro Joseba Barandiaranen, 16:30etatik 18:30etara. Panelen guneetan egongo dira udal ordezkariak ere, zalantza eta kezkak argitzeko.
Gainera, ostegun honetarako, doako bisita gidatua antolatu dute, Sagardoetxea barrutik ezagutzeko. Arratsaldeko 18:00etan izango da, eta parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena: 943 55 05 75 edo info@sagardoetxea.eus.