Sagardoaren lurraldea

Sagardoaren festa luzea.

Descripción

Hasi da sagardo garaia, eta sagardoaren aitzakiakin hamaika ekitaldi antolatu dute Hernanin datozen asteetarako, txotx garaiak irauten duen bitarterako. Apirilaren 2a arte era askotako ekitaldiak izango dira. Lehena gaur bertan izango da. Sagardo garaia gaur hasiko da ofizialki, eta, horretarako, jaialdi handia antolatu dute: Txotx Eguna. Ekitaldi nagusia eguerdian izango da, Gudarien Plazan, eta han Txillida familiari omenaldia egingo diote, hala erabaki baitute Hernaniko sagardogileek. Berriak ostalari eta merkatarien elkarteak , Kaxko auzo elkarteak eta Hernaniko Udalak "Txilllida Leku Hernanin egoteak herriari egin dion promozioa aitortzeko" egingo diote omenaldia: horrekin batera, Txillida familiak herriarekin izan duen harremana gogoratu nahi izan dute antolatzaileek.

chillida leku gastronomía hernani historia sidra sidrería turismo txotx

Ficha

  • Autor: Nagore Rodriguez
  • Fuente: Tartea
  • Fecha: 2006-01-22
  • Clasificación: 2.0. Sidrería
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P38-71
  • »
  • Código: NA-014603