Sagardoaren lurraldea

Hasi da Astigarragako txotx denboraldi berria

Descripción

Amak taldea: "Sagardo Berriaren Eguneko gonbidatuak izatea futbolari batentzat urrezko baloia irabaztearen parekoa da" txurra eskuan. Halaxe ekin zioten joan den urtarrilaren 12an Amak taldeko kideek txotx bolada irekitzeko ekitaldiari. Izan ere, urtero bezala, eguneko protagonistek Astigarragako Sagardoetxeako sagastian sagarrondo berri bat landatu zuten eta ondoren etorriko zen unerik garrantzitsuena.

amak taldea astigarraga sidrería gurutzeta coronavirus protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx cosecha

Ficha

  • Autor: Oihana Prado
  • Fuente: Noticiasdegipuzkoa
  • Fecha: 2022-01-24
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P39-14
  • »
  • Código: NA-014526

Texto completo

Amak taldea: "Sagardo Berriaren Eguneko gonbidatuak izatea futbolari batentzat urrezko baloia irabaztearen parekoa da"

Atxurra eskuan. Halaxe ekin zioten joan den urtarrilaren 12an Amak taldeko kideek txotx bolada irekitzeko ekitaldiari. Izan ere, urtero bezala, eguneko protagonistek Astigarragako Sagardoetxeako sagastian sagarrondo berri bat landatu zuten eta ondoren etorriko zen unerik garrantzitsuena. Txalaparta doinuen artean egin zieten harrera Gurutzeta sagardotegian, non "Gure sagardo berria!" oihukatu ondoren, musikariek lehen kupeleko sagardoa dastatu zuten. Amak taldeko kideek esandakoaren arabera, "sagardotegiek trikitilariekin beti izan dute lotura estua eta guretzako Sagardo Berriaren Eguneko gonbidatuak izatea futbolari batentzat urrezko baloia irabaztearen parekoa da".

Sagardoaren Lurraldeak antolatutako ekitaldian Aintzane Barandiaran (Astigarragako alkateordea), Jesus Garcia de Cos (Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuordea), Iker Goiria (Aldundiko Turismo zuzendaria), Xabier Arruti (Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria), Raul Perez (Elikagaien kalitate eta Industriako zuzendaria), Unai Agirre (Euskal Sagardoa Jatorri Izendapeneko zuzendaria), Ion Zapiain (Sagardoaren Lurraldeako sagardogileen bozeramailea) eta Joxe Angel Goñi (Guru-tzeta sagardotegiko arduraduna) ere egon ziren.

Aintzane Barandiaran alkateordeak "sagardogileek urte berezi honetan egindako lana eskertu eta sagardo denboraldiak herriari egiten dion onura" azpimarratu ditu, "herriko taberna, jatetxe, ostatu, komertzio nahiz Sagardoetxea berari egiten dion ekarpena" goraipatuz. Izan ere, "sagardogintza herriaren izaeraren parte da, gure ondarea da", esan du.
Uzta historikoa

2021eko uztarekin 9,5 milioi litro inguru sagardo ekoiztu dira Euskal Herrian. Aurtengoa, inoizko uztarik handiena izan da Euskal Sagardoa Jatorri Deiturarentzako eta 3,5 milioi litro Euskal Sagardo egin dira. Guztira 5 milioi kilo sagar bildu dira Jatorri Deiturako 250 sagastietan. Euskal Sagardoak Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 49 sagardotegi biltzen ditu gaur egun eta 250 sagargile.
Ion Zapiain Sagardoaren Lurraldeako sagardogileen bozeramailearen hitzetan, "sagar uzta handiari esker sagardotegi bakoitzak sagardo mota ezbedinak egiteko aukera izan du aurten eta sagardo naturalaz gain, sagardo apardunak, izotzezkoak, etab. ere ekoiztu dira".

Joxe Angel Goñik, bere aldetik, Gurutzeta sagardotegian dastatutako 7. kupeleko sagardo berriaren ezaugarriak argitu ditu. Bere esanetan, "Aiako Azkorte eta Odoltzu baserrietako sagarrez egindako sagardoa da; limoi eta larajaondo lorearen zantzuak ditu usaimen aldetik; eta ahoan, alde batetik garraztasun puntua dauka, eta bestetik mikatz ikutua du".