Sagardoaren lurraldea

Sagardoetxearen norabideari buruzko galdeketa

Descripción

Astigarragako Udalak herri galdeketa ospatuko du otsailaren 6an herriko eragile, elkarte, udaleko ordezkari eta norbanako ezberdinen artean landutako proiektua erabakitzeko stigarragako Sagardoetxearen hamabost urteko ibilbideak bilakaera handia izan du eta museoaren etorkizunari buruzko hausnarketa egiteko beharra eragin du.

astigarraga consulta museo proyecto sagardoetxea

Ficha

  • Autor: N.G.
  • Fuente: Noticiasdegipuzkoa
  • Fecha: 2022-01-24
  • Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P39-14
  • »
  • Código: NA-014525

Texto completo

Astigarragako Udalak herri galdeketa ospatuko du otsailaren 6an herriko eragile, elkarte, udaleko ordezkari eta norbanako ezberdinen artean landutako proiektua erabakitzeko

Astigarragako Sagardoetxearen hamabost urteko ibilbideak bilakaera handia izan du eta museoaren etorkizunari buruzko hausnarketa egiteko beharra eragin du. Aurreko urteetan hainbat proposamen landu badira ere, 2021eko udaberrian Astigarragako hainbat eragile, elkarteetako ordezkari, Udal Osoko Bilkurako hainbat ordezkari eta norbanakoren parte-hartzearekin, hausnarketa-taldea osatu da Sagardoetxearen etorkizunaren norabideari buruzko proposamena lantzeko. Honetaz gain, herritarrekin kontraste saioak ere ospatu dira landutako proiektuaren nondik norakoak azaldu eta beren ekarpenak jasotzeko.

Garatutako lan prozesu honetatik ateratako ondorio nagusiak, eta etorkizuneko Sagardoetxeak kontuan hartu beharko lituzkeenak, honakoak izan dira: Sagardoetxea herriaren dinamikan errotua egotea, Astigarragaren identitatearekin bat eginez; sagarraren kultura sustatzeko askotariko ekarpen eta ekimenen bilgunea eta lankidetzarako eremua izatea; gaur egun Sagardoetxeak biltegian dituen pieza-etnografikoak erakusteko eta tresnak berritzeko lekua izatea (Erbitegi Etxeberri baserriko dolarea, kupelak egiteko Gartziategiko tresnak, matxakak, etab.).

Bestalde, dokumentazio Zentroari eskainitako gune bat egotea; gaur egungo sagastian aterpe bat eta azalpen didaktikoak jartzea; eta sagarraren eratorriekin produktuak egiteko gune bat izatea izan dira identifikatutako beste behar batzuk.
Hausnarketa-taldeak landutako Sagardoetxearen etorkizuneko proposamenari baiezkoa edo ezezkoa emateak berarekin dakarrena herritarrei azaltzeko asmoz, Astigarragako Udalak komunikazio kanpaina bat martxan jarri eta informazio-bisitak antolatu ditu.