Sagardoaren lurraldea

Bihar emango diote hasiera, Erriberan, IV. Sagardo Forumari

Descripción

Bihar, hilaren 18an, emango diote hasiera IVgarren Sagardo Forumari. Guztira, lau egun iraungo ditu, eta, beraz, astigartarrek igandera arte izango dute zeregina. Forum honetan izango dira sagarrari, sagardoari eta turismoari buruzko jardunaldi teknikoak, Nazioarteko Sagardo Lehiaketa eta Nazioarteko Sagardo Azoka. Ostegunean eta ostiralean,jardunaldi teknikoak izango dira Erriberan.

astigarraga feria donostia formación jornadas concurso sagardo forum sidra

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2021-11-17
  • Clasificación: 5.7. Formación
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014471

Texto completo

Denera, lau egun iraungo ditu aurtengo egitarauak. Bihar, jardunaldi teknikoek irekiko dute agenda.

Bihar, hilaren 18an, emango diote hasiera IVgarren Sagardo Forumari. Guztira, lau egun iraungo ditu, eta, beraz, astigartarrek igandera arte izango dute zeregina. Forum honetan izango dira sagarrari, sagardoari eta turismoari buruzko jardunaldi teknikoak, Nazioarteko Sagardo Lehiaketa eta Nazioarteko Sagardo Azoka.

Ostegunean eta ostiralean, jardunaldi teknikoak izango dira Erriberan. Bertako, nazioko eta nazioarteko 13 profesionalek beren ezagutzaren berri emango dute hiru gairen bueltan ardaztuta: sagarra, sagardoa eta turismoa. Jardunaldi tekniko horien osagarri, izotzezko sagardoen eta sagardo monobarietalen elaborazioa eta dastaketaren gaineko tailerra eta bertako nahiz nazioarteko sagardoekin maridatutako afaria izango dira Astarbe sagardotegian. Informazio gehiagorako: www.sagardoaforum.eus.

Ostiralean eta larunbatean jarraipena, Donostian

Astigarragan ez ezik, Donostian ere izango dira IVgarren Sagardo Forumeko ekintzak. III. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa izango da Donostiako Kursaalen, ostiralean eta larunbatean; eta, asteburuan, aldiz, II. Nazioarteko Sagardo Azoka egingo dute.