Sagardoaren Lurraldeak IV. Sagardo Foruma antolatu du, eta azaroaren 18tik 21era izango da
Descripción
Asteazken goizean aurkeztu zuten IV. Sagardo Foruma Erribera Kulturgunean. Bertan izan ziren Xabier Urdangarin Astigarragako alkatea eta Sagardun Partzuergoko Presidentea, Jabier Larrañaga Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatua, Peli Manterola HAZI-ko zuzendaria, Daniel Solana Basquetoureko zuzendaria eta, azkenik, Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Izendapeneko Koordinatzailea. Sagardoaren Lurraldean antolatutako IV.
astigarraga feria donostia jornadas concurso sagardo forum sidra
Ficha
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2021-11-12
- Clasificación: 5.7. Formación
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-014470
Texto completo
Jardueraz bete-beteta dator aurtengo IV. Sagardo Foruma, eta mundu osoko sagardogile adituak elkartuko ditu.
Asteazken goizean aurkeztu zuten IV. Sagardo Foruma Erribera Kulturgunean. Bertan izan ziren Xabier Urdangarin Astigarragako alkatea eta Sagardun Partzuergoko Presidentea, Jabier Larrañaga Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatua, Peli Manterola HAZI-ko zuzendaria, Daniel Solana Basquetoureko zuzendaria eta, azkenik, Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Izendapeneko Koordinatzailea.
Sagardoaren Lurraldean antolatutako IV. Sagardo Forumaren berri eman zuten.
Azaroaren 18 eta 19an, jardunaldi teknikoak egingo dira Erriberan. Bertako, nazioko eta nazioarteko 13 profesionalek beraien ezagutzaren berri emango dute sagarra, sagardoa eta turismoa ardatz hartuta. Jardunaldi tekniko horien osagarri, izotzezko sagardoen eta sagardo monobarietalen elaborazioa eta dastaketaren gaineko tailerra, eta bertako nahiz nazioarteko sagardoekin maridatutako afariaz gozatzeko aukera ere eskainiko da, Astarbe sagardotegian.
Azaroaren 19 eta 20rako, berriz, III. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa antolatu da, Donostiako Kursaalean. Hemengo, nazioko eta nazioarteko 30 dastatzailek beste sagardo mota batzuez gain, Euskal Sagardoa dastatzeko eta baloratzeko aukera izango dute. Denera, hain justu, 15 herrialdetako sagardoak baloratuko dira.
Azaroaren 20 eta 21ean, II. Nazioarteko Sagardo Azoka antolatu da. Kursaalean egingo da hori ere, eta 15 herrialdetako 100 sagardo inguru ezagutu eta dastatzeko aukera izango da; hala nola, izotzezko sagardoak, zaporetako sagardoak, eta abar. Horrez gain, aurten, berrikuntza gisa, Zaporeak-ekin elkarlanean pintxo solidarioa eskainiko da.
Aurkezpenean, azpimarratu zuten IV. Sagardo Foruma «irekia» izango dela. Hala ere, aldez aurretik izena eman behar da www.sagardoforum.eus webgunean.