Sagardoaren lurraldea

Sagardo Forum 2021 sagardoaren profesionalentzat

Descripción

Azaroaren 19an jardunaldi teknikoak egingo dira Astigarragako Erribera Kulturgunean, eta bertako, nazioko eta nazioarteko 13 profesionalek ezagutza eskainiko dute hiru ardatz tematikotan: sagarra, sagardoa eta sagardotegiak baliabide turistiko gisa. Azaroaren 19-20an III. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa egingo da Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian.

astigarraga feria jornadas concurso sagardo forum sidra

Ficha

  • Fuente: BasqueMagazine
  • Fecha: 2021-11-01
  • Clasificación: 5.7. Formación
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014419

Texto completo

Azaroaren 19an jardunaldi teknikoak egingo dira Astigarragako Erribera Kulturgunean, eta bertako, nazioko eta nazioarteko 13 profesionalek ezagutza eskainiko dute hiru ardatz tematikotan: sagarra, sagardoa eta sagardotegiak baliabide turistiko gisa.

Azaroaren 19-20an III. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa egingo da Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Mundu osoko dastatzaile ospetsuek (BJCP Beer Judge Certification Program-ek akreditatutako adituek, sommelierrek, enologoek, ardoaren, garagardoaren eta gastronomiaren munduko kazetari eta blogariek, etab.) 9 kategoriatan sailkatutako sagardo mota ezberdinak dastatuko dituzte lehiaketara aurkeztutako sagardo onenak aukeratzeko. Orain arte 12 herrialdetako sagardoek eman dute izena: Espainia, Estatu Batuak, Italia, Austria, Polonia, Norvegia, Lituania, Alemania, Frantzia, Portugal, Txekiar Errepublika eta Erresuma Batua.

Azaroaren 20an eta 21ean, II Nazioarteko Sagardo Azoka egingo da Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Azoka publiko orokorrari zein profesionalari zuzenduta egongo da, eta bertako, nazioko eta nazioarteko sagardo mota ezberdinak dastatu ahal izango dira: izotz-sagardoak, zapore-sagardoak, apfelwein edo sagar-ardoa, sagardo apardunak...