Sagardoaren lurraldea

La Real abrirá hoy la temporada del txotx

programa jugadores jokin aperribay real sociedad sagardo berriaren eguna temporada del txotx

Ficha

  • Fuente: Noticias de Gipuzkoa
  • Fecha: 2010-01-13
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000144

Texto completo

Astigarragako Petritegi sagardotegian izango da ekitaldia eguerdian. Realak zabalduko du gaur eguerdian aurtengo txotx denboraldia. Astigarragako Petritegi sagardotegian izango da, hain zuzen ere, aurtengo uzta dastatzeko lehen aukera. Urtero pertsonaia berezi batek izaten du upela lehenengoz irekitzeko ardura eta, aurten, mendeurrena ospatzen ari dela eta Realaren izenean Jokin Aperribay presidentea izango da erantzukizuna hartuko duena, lehen taldeko jokalariak eta entrenatzailea alboan dituela. Hori baino lehen, hala ere, Sagardo Berriaren Egun honetan Bixente Arrizabalaga Astigarragako alkateak aurkeztuko du uzta berria Sagardoetxean, baita sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri eman ere, sagardo munduko gertaera garrantzitsuenekin batera. Sagardoetxean izango da ekitaldia, 12.00etan. 2009ko uztak eman duen sagardoa aromatikoagoa eta izaera handiagokoa dela esan dute dagoeneko sagardogileek, garraztasun gutxiagokoa eta amaiera lehorrekoa. Hala den konfirmatzeko aukera Petritegin izango da eguerdian, Gure Sagardo Berria oihupean Realeko presidenteak lehen upela irekitzen duenean. Aldez aurretik, azken urteotan ohitura den bezala, museoko sagastian sagarrondo bat aldatuko dute protagonistek. Ekitaldi sinboliko honekin, "naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena" azaldu nahi dituztela azaldu dute Sagardoetxetetik, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan eser-tzeko aukera eskaintzen baitu txotx denboraldiak.