"Gonbidapena sorpresa izan zen guretzat, eta ilusio haundiz onartu genuen etortzea"
Descripción
Egun berezia eta momentu goxoz betetakoa izan zen atzokoa.Hain justu, atzo ospatu zen XXIX. Sagardo Berriaren Eguna, eta, horrekin, hasiera eman zitzaion aurtengo txotx denbo raldiari. Aurtengo gonbidatuak, gainera, AMAK taldeko kideak izan ziren: Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris Solano. Laukoteak ireki zuen urteko lehenengo kupela, Gurutzeta sagardotegiko zazpigarrena, "gure sagardo berria" esanez.
amak taldea astigarraga sidrería gurutzeta coronavirus protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2022-01-13
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-014360
Texto completo
tzo ospatu zen, Astigarragan, XXIX. Sagardo Berriaren Eguna. Ekitaldi berezia izan zen Sagardoetxean eta Gurutzeta sagardotegian AMAK talde gonbidatuarekin, eta horrekin, hasiera eman zitzaion txotx denboraldiari.
Egun berezia eta momentu goxoz betetakoa izan zen atzokoa. Hain justu, atzo ospatu zen XXIX. Sagardo Berriaren Eguna, eta, horrekin, hasiera eman zitzaion aurtengo txotx denboraldiari. Aurtengo gonbidatuak, gainera, AMAK taldeko kideak izan ziren: Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris Solano. Laukoteak ireki zuen urteko lehenengo kupela, Gurutzeta sagardotegiko zazpigarrena, «gure sagardo berria» esanez.
Egitaraua kultur etxe zaharrean hasi zen prentsaurreko batekin. Bertan izan ziren Aintzane Barandiaran alkate ordea, AMAK taldeko kideak, sagardogileak, eta sagardoaren munduarekin lotura duten erakundeen ordezkariak. Aurkezle lanetan, berriz, Ibon Fernandez aritu zen; esatariak gidatu zuen aurkezpena eta baita Gurutzetako ekitaldia ere.
Sagarrondoa landatu zuten Sagardoetxeko sagastian, AMAK taldekoek.
Barandiaranek hartu zuen lehenengo hitza. Azaldu zuenez, Udala «oso pozik» dago aurtengo denboraldiari hasiera eman ahal izan zaiolako. «Edizio berezia da egungo osasun egoeragatik, baina ilusio eta itxaropen haundia dugu». Horrekin batera, eskerrak eman zizkien bertaratutako guztiei eta, batez ere, AMAK taldeko kideei. Adierazi zuen «erreferente» direla guztiontzat: «lauok eman diozue asko euskal musikari eta, gainera, zuen lanarekin erakutsi duzue amatasuna eta oholtza bateragarriak direla, eta emakumeak baduela bere lekua espazio publikoan».
Sagar dantza dantzatu zuten Gurutzeta sagardotegiko atarian.
Aurkezpena bukatuta, laukote protagonistak sagarrondoa landatu zuen Sagardoetxeko sagastian eta, ondoren, Gurutzetan jarraitu zuen ekitaldiak. Txalapartarien deiarekin batera, sagar dantza dantzatu zuten sagardotegiko atarian eta, jarraian, «gure sagardo berria» esaldia ahoz gora esanez, sagardo berria dastatu zuten AMAK taldekoek eta hasiera eman zitzaion aurtengo txotx denboraldiari.