AMAK taldea: "Gaur hemen lau emakume izatea ohore bat da"
Descripción
AMAK taldea Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris solanok osatzen dute. Beti musika munduari lotuta egon diren arren, urte batzuk eszenatokietatik kanpo pasa zituzten, baina kasualitateak elkartu zituen 2018ko Oñatiko Trikitixa Jaialdian. Gustura sentitu ziren bertan eta elkartzen jarraitzea erabaki zuten. Ondorengo bi urteetan 20 kontzertu inguru eman zituzten Euskal Herri osoan zehar.
amak taldea astigarraga sidrería gurutzeta coronavirus protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Autor: Sara Ibarguren
- Fuente: Noticiasdegipuzkoa
- Fecha: 2022-01-12
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Signatura: P39-7 »
- Código: NA-014355
Texto completo
AMAK taldea Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris solanok osatzen dute. Beti musika munduari lotuta egon diren arren, urte batzuk eszenatokietatik kanpo pasa zituzten, baina kasualitateak elkartu zituen 2018ko Oñatiko Trikitixa Jaialdian. Gustura sentitu ziren bertan eta elkartzen jarraitzea erabaki zuten. Ondorengo bi urteetan 20 kontzertu inguru eman zituzten Euskal Herri osoan zehar. Orain beraien lehen diskoa dute esku artean, AMAK izenekoa eta taldearen zortzi abesti biltzen ditu. Gaur laukote hau arduratu da sagardotegi denboraldia inauguratzeaz.
Nola sentitzen zarete egun berezi honetako protagonistak izateagatik?
–Kris Solano: Ezin da esplikatu, ilusio handiarekin. Ez genekien oso ondo nolakoa izango zen eta emozionatuta gaude erabat.
–Amaia Oreja: Bai, oso hunkigarria izan da guztia, oso berezia.
Thank you for watching
Nolakoa iruditzen zaizue aurtengo sagardoa?
–Alaitz Telletxea: Oso erraz edaten da. Bizi-bizia da eta lehen esan dute aurtengoak alkohol gutxiago duela, beraz, gehiago edan beharko da.
Espero al zenuten luzatu dizueten gonbidapen hau?
–Maixa Lizarribar: Ez, inondik inora ere ez.
–Kris Solano: Gainera, pixka bat jakin-minarekin aritu gara zerrenda begiratzen ikusteko ea aurreko urteetan nortzuk izan diren gonbidatuak eta konturatu gara oso emakume gutxi pasa direla.
–Alaitz Telletxea: Esan digute 29. edizioa dela aurten egiten dena eta horietatik sei izan dira emakume gonbidatuak, eta gehienetan taldeka. Beraz, gu gaur hemen lau izatea ohore bat da.
–Amaia Oreja: Eta zerrenda horretan geratuko gara betirako gainera, beraz, oso pozik gaude.
MOTOR: Descubre el Kia XCEED
Ahora con un increíble descuento. Estrena coche nuevo desde…
Patrocinado por Kia
Berehala onartu al zenuten?
–Amaia Oreja: Bai. Irribarre bat atera zitzaigun, baina ez genuen sinesten guri eskaini zigutenik. Oso pozik jarri ginen.
–Alaitz Telletxea: Gainera, lan kontuak eta moldatu behar izan ditugu eta ez dugu inolako arazorik izan. Hasieratik oso garbi geneukan hona etorriko ginela.