Sagardoaren lurraldea

Sagardo Berriaren Eguna Astigarragara itzuliko da

Descripción

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 12an XXIX. Sagardo Berriaren Eguna egingo da 2022ko txotx denboraldiari hasiera emateko. Aurtengo gonbidatua AMAK taldea izango da. Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris Solano dira AMAK. Lau izenen lehen letrarekin osatutako taldea da, eta gainera, lauak amak dira.

amak taldea astigarraga sidrería gurutzeta coronavirus protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Autor: Sara Ibarguren
  • Fuente: Noticiasdegipuzkoa
  • Fecha: 2022-01-08
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014345

Texto completo

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 12an XXIX. Sagardo Berriaren Eguna egingo da 2022ko txotx denboraldiari hasiera emateko. Aurtengo gonbidatua AMAK taldea izango da.

Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris Solano dira AMAK. Lau izenen lehen letrarekin osatutako taldea da, eta gainera, lauak amak dira. Trikitixa eta panderoa astinduz, Euskal Herriko plaza gehienak zapaldu dituzten eskarmentu handiko musikariak eta sortzaileak dira.

Thank you for watching

Sagardoaren Lurraldeak atzo jakinarazi zuenaren arabera, asteazkenean lehendabizi pren-tsaurreko bat egingo dute Astigarragako Sagardoetxean eta bertan azalduko dituzte 2021eko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak.

Jarraian, AMAK taldeak sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeko sagastian eta ondoren, txalapartarien deiarekin batera, sagar dantza dantzatuko da Guru-tzeta sagardotegian. Ondoren, sagardogileek AMAK taldea soka dantzan parte-hartzera gonbidatuko dute sagardo berria dasta-tzeko.