Sagardoaren lurraldea

Asteazkenean emango zaio hasiera txotx denboraldiari

Descripción

AMAK taldea izango da gonbidatua XXIX. Sagardo Berriaren Eguna ospatzeko

amak taldea astigarraga sidrería gurutzeta coronavirus protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Autor: Itziar Altuna
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2022-01-09
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014343

Texto completo

Urtea hasi berri denean, urtarrilak baditu hainbat egun garrantzitsu, egutegi askotan gorriz nabarmentzen direnak. San Sebastian eta San Anton egunak hor dira, nahiz eta aurtengoan ez den jai berezirik izango egun hauen inguruan, covid-aren ondorioz Gipuzkoak bizi duen osasun egoera larria dela eta. Aldiz, Sagardo Berriaren Eguna bai ospatuko da 2022ko txotx denboraldiari hasiera emateko. Asteazkenean izango da, urtarrilaren 12an Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, pandemia garaira egokituta betiere.

Duela bi urteko sagardo denboraldia hasi eta gutxira bertan behera geratu zen, eta iaz sagardotegiek otsaila amaiera arte ez zituzten ateak zabaldu, ostalaritza sektoreak bete behar zituen unean uneko osasun neurrietara egokituta. Horregatik, aurtengo txotx denboraldiaren irekiera gogoz eta ilusioz antolatu dute sagardogileek, azken urteetan egin ohi izan duten bezala. Honela, aurten AMAK taldeko lau kideak izango dira 'gure sagardo berria' oihu eginda sagardo berria dastatuko dutenak.

Eguneko ekitaldiei Astigarragako Sagardoetxean emango zaie hasiera, izan ere bertan sagarrondo bat landatuko dute lau musikariek. Ondoren, Gurutzeta sagardotegian, txalapartarien deiarekin batera, sagar dantza dantzatuko da eta sagardogileek AMAK taldea soka dantzan parte-hartzera gonbidatuko dute, sagardo berria dastatzeko. Ondoren, 'gure sagardo berria' esanez dastatuko dute lehen sagar zukua eta honekin 2022ko txotx denboraldiari berriari hasiera emango zaio. Ondoren, pandemia garaira egokitutako denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da. Hala ere, ekitaldiak ez du beste urteetako jendetza bilduko, izan ere indarrean dauden osasun neurriak eta aforoak errespetatuko baitira.

AMAK taldea
Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris Solano dira AMAK. Lau izenen lehen letrarekin osatut da taldearen izena, eta gainera, lauak amak dira. Musikari eta sortzaileak, 90. hamarkadako trikitixaren loraldian hainbat proiektu desberdinetan parte hartu zuten. Beti musika munduari lotuak egon diren arren, urte batzuetan eszenatokietatik kanpo egon ondoren, kasualitateak elkartu zituen 2018ko Oñatiko Trikitixa Jaialdian. Printzipioz zita horretarako batu ziren arren, gustura sentitu ziren eta elkartzen jarraitzea erabaki zuten.

AMAK taldeko lau kideak.
AMAK taldeko lau kideak. / AMAK

Ondorengo bi urteetan 20 kontzertu inguru eman zituzten Euskal Herri osoan zehar, gehienbat bertsioak eginez, bai beraien kantuenak eta baita beste batzuenak ere. Azkenik, disko bat argitaratu dute, AMAK izenarekin, non beraiek sortutako zortzi abesti bilzten diren.

TEMASZabalik