Sagardoaren lurraldea

Udazkenera begira, bost tailer prestatu ditu Sagardoetxeak

Descripción

Uda bukatzear dagoen honetan, udazkenera begirako bost tailer prestatu ditu Sagardoetxeak, familian gozatzeko. Izan ere, "sagarrak bildu eta sagar muztioa egiteko garaia" da udazkena, "urtarrilean dastatuko dugun sagardo berria ekoiztu ahal izateko". Baina sagardoa eta muztioa ez ezik, beste hainbat aukera ere eskaintzen ditu sagarrak: sagar dultzea, konpota, sagar deshidratatua...

ocio astigarraga actividades familia museo mosto sidra sagardoetxea manzana taller otoño

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2021-09-12
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014317

Texto completo

Irailaren 15ean izango dira aurreneko biak: 'Etxeko sagardoa familian' eta 'Sagar muztioa familian'.

Uda bukatzear dagoen honetan, udazkenera begirako bost tailer prestatu ditu Sagardoetxeak, familian gozatzeko. Izan ere, «sagarrak bildu eta sagar muztioa egiteko garaia» da udazkena, «urtarrilean dastatuko dugun sagardo berria ekoiztu ahal izateko». Baina sagardoa eta muztioa ez ezik, beste hainbat aukera ere eskaintzen ditu sagarrak: sagar dultzea, konpota, sagar deshidratatua... Horiek guztiak lantzeko aukera izango dute herritarrek, tailerretan.

Datorren ostegunean izango dira aurreneko bi tailerrak; biak ere, 17:00etatik 20:00etara Sagardoetxean: Etxeko sagardoa familian, eta Sagar muztioa familian. Egoitz Zapiainek eskainiko ditu biak, eta 10 eurokoa da bakoitzaren prezioa, familiako. Jakinarazi dutenez, bi saiotan egingo dira bi tailerrak, eta aurrerago jakinaraziko dute bigarren saioaren data.

Datorren asteburuan, berriz, Sagarrari zukua atera familian izeneko tailerra egingo dute bertan. Larunbatean, bost txanda izango dira (11:00, 12:00, 13:00, 17:00 eta 18:00); eta igandean, goiz-eguerdiko hiru txandak bakarrik. 5 eurokoa da prezioa helduentzat; 2 eurokoa 5-17 urtekoentzat; eta doakoa 4 urtetik beherako haurrentzat. Urriko asteburu guztietan ere egingo dute tailerra.

Irailaren 22an izango da laugarren tailerra: Sagar dultzea fa­milian. Josu Osak eta bere laguntzaileek eskainiko dute, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. 10 eurokoa da prezioa, familia bakoitzeko. Eta azkenik, hilaren 29an egingo dute Sagar deshidratatua familian izenekoa, 17:00etatik 20:00etara. 5 eurokoa da prezioa, familiako.

Tailer guztietarako, hori bai, aldez aurretik egin behar da erreserba: sagardoetxea.eus web orriaren bitartez, edo 943 55 05 75 telefonora deituta.