Amak taldeak irekiko du txotx denboraldia
Descripción
Ohi bezala, "Gure sagardo berria" esanez irekiko dute txotx denboraldia aurten ere; ardura hori Amak taldeko kideek izango dute. Datorren astean egingo dute Sagardoaren Lurraldeak antolatutako irekiera ekitaldia, asteazkenean, Astigarragako (Gipuzkoa) Gurutzeta sagardotegian. Amak taldea Alaitz Telletxeak, Maixa Lizarribarrek, Amaia Orejak eta Kris Solanok osatzen dute.
amak taldea astigarraga sidrería gurutzeta coronavirus protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Berria
- Fecha: 2022-01-04
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-014285
Texto completo
Ohi bezala, «Gure sagardo berria» esanez irekiko dute txotx denboraldia aurten ere; ardura hori Amak taldeko kideek izango dute. Datorren astean egingo dute Sagardoaren Lurraldeak antolatutako irekiera ekitaldia, asteazkenean, Astigarragako (Gipuzkoa) Gurutzeta sagardotegian. Amak taldea Alaitz Telletxeak, Maixa Lizarribarrek, Amaia Orejak eta Kris Solanok osatzen dute.
Datorren astean zehaztuko dute sagardogileek nolakoa izango den aurtengo txotx denboraldia. Iaz, ohi baino beranduago abiatu zuten txotx denboraldia, eta neurri bereziekin, gainera. 2020an, Izaro Andres kantariak ireki zuen denboraldia, nahiz eta gero bertan behera geratu zen pandemiarengatik.
Aurten, irailean, sagarrak biltzerakoan baikor zeuden sagardogileak, sagar asko eta kalitatezkoa espero zutelako.
Sareko BERRIAzalea: