Sagardoaren lurraldea

Amak taldeko trikitilariek egingo diote ongi etorria sagardo berriari

Descripción

Sagardoaren Lurraldeak antolatutako 'Sagardo Berriaren Eguna' datorren asteazkenean izango da, Gurutzeta sagardotegian

amak taldea astigarraga sidrería gurutzeta coronavirus protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Autor: M.Imaz
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2022-01-04
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014284

Texto completo

Dena egun batetik bestera alda daitekeen ziurgabetasun garaiotan, egutegian berez tokatzen zaien garaiari eusten dioten ohiturak erritu bilakatzen dira, eta horietako bat da heltzear den 'Sagardo Berriaren Eguna'. Sagardoaren Lurraldeak antolatutako ekitaldia bihar zortzi egingo da, hilaren 12an, Astigarragako Gurutzeta sagardotegian. Bertan, Amak taldeko lau kideek egingo diote ongi etorria sagardo berriari.

Ibilbide luze eta oparoko lau emakume trikitilarik osatzen dute taldea: Alaitz Telleria oiartzuarrak, Maixa Lizarribar altzotarrak, Amaia Oreja andoaindarrak eta Kris Solanok, Ereñotzuko hernaniarrak. Panderoak, soinuak eta ahotsak loturik, aurretik ibilitako taldeekin ezagunak egin zituzten abestiak zein beste batzuk daramatzate oholtzara. Taldearen izena duen diskoa ere aurkeztu zuten iaz.

'Gure sagardo berria!' esanda, haiengandik helduko da aurreneko txotxerako deia, sasoi berria dagokion garaian irekiz. Iaz, hain zuzen, pandemiak baldintzatutako egoeraren ondorioz martxoan ospatu zen eguna, eta Ander Gonzalez sukaldaria izan zuen protagonista.

Denboraldi berriari buruzko xehetasun denak, berriz, bezperan emango ditu sektoreak, urtarrilaren 11rako Donostiako San Telmon deitu duten prentsaurreko batean. Bertan azalduko dute aurtengo sagardotegi denboraldia nolakoa izango den eta noiz hasiko den, besteak beste. Horretaz gain, uztaren inguruko datuak eta sektoreko informazioa ere emango da eta Euskadiko Sagardogile guztien argazkia aterako da.