Sagardoaren lurraldea

Donostiako Sagardo Egunik ez aurten ere

Descripción

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak 34 urtez antolatu du Donostiako Sagardo Eguna, 2019. urtera arte; iraileko lehen larunbatean egin ohi dute. Pandemiaren eraginez, iaz ezin izan zuten egin, eta aurten ere ezingo dute ekitaldia antolatu -2019ko ekitaldian, 34 sagardotegik 8.000 botila inguru ireki zituzten-.

cancelacion donostia euskal sagardoa coronavirus marca sagardo egunak sidra

Ficha

  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2021-08-28
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014260

Texto completo

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak 34 urtez antolatu du Donostiako Sagardo Eguna, 2019. urtera arte; iraileko lehen larunbatean egin ohi dute. Pandemiaren eraginez, iaz ezin izan zuten egin, eta aurten ere ezingo dute ekitaldia antolatu —2019ko ekitaldian, 34 sagardotegik 8.000 botila inguru ireki zituzten—. Aldiz, aurten, Gipuzkoako Sagardogile Elkarteak eta Euskal Sagardoa Euskal Deiturak hedabideentzako aurkezpen bat egingo dute, irailaren 7an. Donostiako Trinitate plazan aurkeztuko dute 2021eko sagar uzta berria; aldi berean, udazkenean sagardoaren sektoreak eskainiko dituen aukeren berri emango dute.