Sagardoaren lurraldea

Markesa Euskal Sagardoa aurkeztu du Oiharte sagardotegiak

Descripción

Gaur goizean aurkeztu dute produktu berria, sagardotegian bertan. Oiharteko sagarrondoetako lau sagar ezberdinez egindakoa da: Urtebi Handia, Urtebi Txikia, Txalaka eta Gezamina. Zeraingo Oiharte sagardotegiak Markesa Euskal Sagardo ekologikoa aurkeztu du gaur goizean sagardotegian bertan egindako aurkezpenean. Urtebi Handia, Urtebi Txikia, Txalaka eta Gezamina sagarrez egindakoa da.

ecologico euskal sagardoa marca sidrería oiharte sidra

Ficha

  • Fuente: Goierriko Hitza
  • Fecha: 2021-07-15
  • Clasificación: 2.0. Sidrería
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014245

Texto completo

Gaur goizean aurkeztu dute produktu berria, sagardotegian bertan. Oiharteko sagarrondoetako lau sagar ezberdinez egindakoa da: Urtebi Handia, Urtebi Txikia, Txalaka eta Gezamina.

2021/07/15

Goierriko Hitza
Zeraingo Oiharte sagardotegiak Markesa Euskal Sagardo ekologikoa aurkeztu du gaur goizean sagardotegian bertan egindako aurkezpenean. Urtebi Handia, Urtebi Txikia, Txalaka eta Gezamina sagarrez egindakoa da. Iazko amaren gainean ondu dute kupelean, botilaratu aurretik, eta horrek izaera eta konplexutasuna ematen dizkio.

Aurkezpenean izan dira Oiharteko Haritz Eguren eta Maite Retolaza, Mikel Garaizabal sumillerra, Javier Plasencia Eusko Jaurlaritzako Elikagaien kalitate eta industriako zuzendaria, Mikel Arrillaga Hazi fundazioko marka eta merkatuko arduraduna, Iñaki Labaka Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusiaren gabineteko aholkularia, Jon Ubide Goiturreko turismo teknikaria, Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren koordinatzailea eta Amaia Zubeldia eta Olatz Mitxelena Gipuzkoako Sagardogileen elkarteko teknikariak. Ekitaldia Arantzazu Mujika biolinjoleak eta Aitor Mendiluze bertsolariak girotu dute.

Lurrintsua, mamitsua eta orekatua da Markesa Euskal Sagardo berria. Haragi eta arrainekin uztartu daiteke, eta baita gazta edo beste zenbait postrerekin ere. Trago luzeko sagardoa da, txinparta ondo barneratua duena eta 10-12 gradutan kontsumitzeko egokia. “Sagardoa gustatu edo ez, produktu berezi bat” dela azaldu du Haritz Egurenek. “Iaz sagardo ekologikoa genuen, eta uzta berria etorri zenean sagardo zaharra botilaratu eta ama sagardo hondarra aprobetxatuz berria bertara bota eta hortik landutako produktua da”. Ahal dela kopan edatea gomendatu dute.

Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren koordinatzaileak Oihartek dibertsifikaziorako eta kalitatezko produktuak sortzeko lana azpimarratu ditu: “Jatorri Deituratik hori bultzatzen dugu, bertako sagarra balioan jarri eta ahalik eta kalitatezko produkturik onenak egitea, dibertsifikazioa bilatu eta kontsumo modu ezberdinetarako produktu ezberdinak ateratzea”. Zuzenean Oiharte sagardotegian bertan edo www.sagardoa.eus eta www.euskalsagardoa.eus online plataformetan erosi daiteke Markesa.