Sagardoaren lurraldea

Udarako lau plan prestatu dituzte, Astigarraga, bere historia eta sagardoaren kultura ezagutzeko

Descripción

Udarako ekimen berezi batekin egin dute bat Astigarragako Uda­lak, Sagardoetxea Museoak eta herriko sei establezimenduk (Beti­goxo, Bukoi, Ekaitz, Ibailur, Ikatza eta Iretza). Izan ere, Astigarraga ezagutuz aurkeztu zuten atzo, lau plan proposatzen dituena, Astigarraga, bere historia eta sagardoaren kultura ezagutzeko.

ocio astigarraga ezagutuz acción gastronomía historia cultura museo sidra sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2021-06-26
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014216

Texto completo

'Astigarraga ezagutuz' ekimenak uztartuko ditu gosariak, pintxoak, sagardo katak, otordu maridatuak, bizikleta elektrikoetan bueltak...

Udarako ekimen berezi batekin egin dute bat Astigarragako Uda­lak, Sagardoetxea Museoak eta herriko sei establezimenduk (Beti­goxo, Bukoi, Ekaitz, Ibailur, Ikatza eta Iretza). Izan ere, Astigarraga ezagutuz aurkeztu zuten atzo, lau plan proposatzen dituena, Astigarraga, bere historia eta sagardoaren kultura ezagutzeko.

«Esperientzia ezberdinen bidez, aukera izango dugu herriko txokoak, bertako gastronomia eta sagardoaren kultura ezagutzeko», nabarmendu zuten atzo, Erribera kulturguneko terrazan egin zuten aurkezpenean.

Mota ezberdinetako planak, familian edo lagunartean

Familian edota lagunartean egi­teko planak proposatu dituzte, lau esperientzia horiekin. Pintxoak janez bizikleta elektrikoan deitu dute aurrenekoa, eta bost orduko iraupena izango du. Horretan, «Astigarragako zaporeak» dastatu eta herriko txokoak ezagutuko dituzte partehartzaileek: gosaria Ikatza tabernan (09:00-10:00), bizikleta elektrikoan bisita Astigarragatik (10:00-12:00), pintxoa eta sagardo kopa Bukoi (10:00-12:00) eta Ekaitz (10:00-15:00) tabernetan, eta Sagardoetxean bisita eta dastaketa gidatua (13:00-14:00). 29 eurokoa izango da prezioa.

Bigarren plana, Sagardoaren kultura eta gastronomia izenekoa, goizez edo arratsaldez egin daiteke, eta lau orduko iraupena izango du. Sagardoetxean bisita eta sagardo dastaketa egin ondoren, herrian egingo dute bisita, eta Ibailur sagardotekan otordu maridatua. Goizez, 11:00etan hasiko da plana; eta arratsaldez egiten dutenek, 17:00etan ekingo diote. 32 euro dira helduentzat, eta 17 euro haurrentzat. Plan horretan, gozatu ahal izango dute «sagardoaren kulturaz, eta edari honekin uztartutako gastronomia bereziaz».

Sagardo bidean barrena izeneko planarekin, berriz, Santiomendiko Sagardo Bidean zehar egingo dute ibilaldia goizean, sagardo dastaketa eguerdian Sagardoetxean, eta bazkaria gero Iretza sagardotegian. «Naturaz gozatzen dugun bitartean, tokiko historia ezagutzeko aukera ematen du, bost orduko esperientzia honek». 21 euro dira helduentzat, eta 14 euro haurren kasuan.

Eta azkenik, Ezagutu Astigarraga familian izeneko planarekin, Betigoxo tabernan hasiko dute eguna, txokolatea txurroekin gosalduta. Bizikleta elektrikoekin herria ezagutuko dute gero, eta Sagardoetxean bisita eta dastaketa gidatua ere egingo dute. Bost ordukoa izango da hori ere, eta herriko historian murgilduko dira partehartzaileak, bizikletaz «paseo atseginaz» gozatzen duten bitartean. 17,5 euro izango dira heldu­entzat, eta 15 euro haurrentzat.

Herrian barrena bisita egiteko, mapak emango dizkiete Sagardoetxean, herriko interesguneekin; eta Sagardo Bidean, paneletan jarri dituzte QR kode­ak, informazio osagarriarekin.

Aurreneko hamabostaldian, %15eko deskontua

Esperientziak dagoeneko erreserbatu daitezke, Sagardoetxean edota sagardoarenlurraldea.eus webgunean. Eta uztailaren 1etik 15era, aurreneko hamabostaldian, %15eko deskontua izango da esperientzia guztietan. Horretarako, webgunearen bitartez erosiz gero, Astigarragaezagu­tuz kupoia erabili behar da. Sagardoetxean bertan erosiz gero, zuzenean aplikatuko dute deskontua. Gainera, hamabostaldi horretan, sorpresa bereziak ere eskainiko dizkiete, parte hartu duten establezimenduek.

Lau planak biltzen dituen folletoa buzoneatu dute etxeetan, eta ostatu eta landetxeetan ere egongo da eskuragarri, «bisitariak zein herritarrak» animatu daitezen parte hartzera.