Sagardoaren lurraldea

"Astigarraga ezagutuz" ekimenak lau esperientzia turistiko proposatzen dizkigu Astigarraga, bere historia eta sagardoaren kultura hobeto ezagutzeko - Albisteak

Descripción

Astigarragako Udalak, Sagardoetxea Museoak eta herriko zenbait establezimenduk "Astigarraga ezagutuz" ekimena abiatu dute. Behean dagoen bideoan ikus daitekeen bezala, esperientzia ezberdinen bidez, herriko txokoak, bertako gastronomia eta sagardoaren kultura ezagutzeko aukera egongo da. 2021·06·25 "Astigarraga ezagutuz" ekimenean Sagardoetxea Museoarekin batera parte hartu duten herriko establezimenduak hauek dira: Ikatza taberna, Bukoi taberna, Ekaitz taberna, Beti Goxo taberna, Ibailur sagardoteka eta Iretza sagardotegia.

ocio astigarraga ezagutuz acción gastronomía historia cultura museo sidra sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Astigarraga
  • Fecha: 2021-06-25
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014210

Texto completo

“Astigarraga ezagutuz” ekimenean Sagardoetxea Museoarekin batera parte hartu duten herriko establezimenduak hauek dira: Ikatza taberna, Bukoi taberna, Ekaitz taberna, Beti Goxo taberna, Ibailur sagardoteka eta Iretza sagardotegia.

Turismo aukera ezberdinak eskaintzen ditu ekimen honek, familian, lagunartean… egiteko. Gainera, uztaileko lehen hamabostaldian esperientziek %15eko deskontua izango dute, eta establezimendu bakoitzean “sorpresa”bat emango zaio bezeroari.

Hauek dira proposatzen diren esperientziak:

PINTXOAK JANEZ BIZIKLETA ELEKTRIKOAN: Bost orduko iraupena duen esperientzia honen bidez Astigarragako zaporeak dastatu ahal izango dituzu herriko txokoak bizikletaz ezagutzen dituzun bitartean. Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak hauek dira: Ikatza tabernan gosaria, Astigarragako bisita bizikletan, pintxoa eta sagardo kopa Bukoi eta Ekaitz tabernetan eta Sagardoetxeako bisita gidatua. Informazio gehiago.
SAGARDOAREN KULTURA ETA GASTRONOMIA: Lau orduko iraupena duen plan honetan, Astigarragak eskaintzen duen sagardoaren kulturaz eta edari honekin uztartutako bertako gastronomia bereziaz gozatu ahal izango duzu. Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak hauek dira: Sagardoetxeako bisita gidatua, Astigarragako bisita eta Ibailur Sagardotekan otordu maridatua. Informazio gehiago.
SAGARDO BIDEAN BARRENA: Naturaz gozatzen duzun bitartean tokiko historia ezagutzeko aukera ematen du 5 orduko esperientzia honek. Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak hauek dira: Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko ibilaldia, sagardo dastaketa Sagardoetxean eta Iretza sagardotegian otordua. Informazio gehiago.
EZAGUTU ASTIGARRAGA FAMILIAN: Herriko historian murgildu ahal izango zara 5 orduko plan honekin, bizikletaz paseo atseginaz gozatzen duzun bitartean. Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak hauek dira: Txokolatea txurroekin Beti Goxo tabernan, Astigarragako bisita bizikletan eta Sagardoetxeako bisita gidatua. Informazio gehiago
Esperientzia hauek Sagardoetxearen webgunean edo Sagardoetxean bertan eskuratu ahal izango dira eta uztailaren 1etik 15era bitartean erositako esperientzietan %15eko beherapena eskainiko da. Beherapen hau baliatzeko, ASTIGARRAEZAGUTUZ kupoia erabili beharko da webgunearen bidez egindako erreserbetan eta Sagardoetxean bertan gauzatzen diren esperientzien erosketetan, zuzenean beherapena aplikatuko zaie. Gainera, ekimenean parte hartzen duten establezimenduek sorpresa bereziak eskainiko dituzte uztaileko lehenengo hamabostaldian gauzatutako esperientzietan.