Altzuetak irabazi du Gipuzkoako Foru Aldundiaren sagardo lehiaketa
Descripción
Altzueta sagardotegi hernaniarrarena da aurtengo sagardo onena. Hala erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere sagardo lehiaketaren 20garren edizioan. Atzo goizean egin zuten sari banaketa, foru jauregiko tronu aretoan; eta bertan jaso zuen saria Ibon Alkortak, Altzuetaren izenean, Markel Olano diputatu nagusiaren eskutik. Gipuzkoako 23 sagardotegik hartu dute parte aurten lehiaketan, eta denetan onena izan da Altzueta.
altzueta sagardotegia euskal sagardoa concurso de sidra de la diputación foral de gipuzkoa concurso marca premiado
Ficha
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2021-06-20
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-014207
Texto completo
23 sagardotegiren artean onena izan da hernaniarra, eta berak irabazi du lehiaketaren 20garren edizioa.
Altzueta sagardotegi hernaniarrarena da aurtengo sagardo onena. Hala erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere sagardo lehiaketaren 20garren edizioan. Atzo goizean egin zuten sari banaketa, foru jauregiko tronu aretoan; eta bertan jaso zuen saria Ibon Alkortak, Altzuetaren izenean, Markel Olano diputatu nagusiaren eskutik.
Gipuzkoako 23 sagardotegik hartu dute parte aurten lehiaketan, eta denetan onena izan da Altzueta. Aurreneko dastaketa bat egin zuten, eta sagardo guztiak puntuatuta, hiru kategoriatan banatu zituzten: 72 puntutik gorakoek urrea, 65-72 puntu artekoek zilarra, eta 60-65 puntukoek brontzea.
Akarregik, Altzuetak, Gurutzetak, Itxas-Buruk, Zapiainek eta Zelaiak, urrea
Horrela, 12 sagardotegik lortu zuten urrezko kalifikazioa; tartean, bailarako seik: Astigarragako Gurutzetak eta Zapiainek; eta Hernaniko Akarregik, Altzuetak, Itxas-Buruk eta Zelaiak.
Beste bi astigartarrek ere lortu zuten kalifikazio berezia: Alorreneak zilarrezkoa; eta Lizeagak brontzezkoa.
Urrezko kalifikazioa lortu zuten 12 sagardoekin, bigarren dastaketa bat egin zuten, eta horretan aukeratu zuten aurtengo txapelduna, Altzueta.
Aurreneko aukeraketa, egin zuen Fraisoro Laborategiko dastatzaileek osatutako epaimahaiak; eta bigarrena, berriz, Fraisoroko hiru dastatzailek, eta sagardotegiek eurek proposatutako hiru pertsonak: Mikel Rodriguezek, Aitor Mendiluzek eta Mikel Garaizabalek.
Markel Olano diputatu nagusiak nabarmendu zuen, «Gipuzkoako produktu izarretako bat» dela sagardoa, txakolinarekin eta gaztarekin batera, «bere balio kultural, gastronomiko eta ekonomikoa dela eta. Nazioartean ere posizionatzen gaituen eta izen ona ematen digun produktua da, edonoren aurrean harro erakusteko moduko edaria: gure lurretik sortua eta ekoitzia». Eta horren harira, nabarmendu zuen helburua dela Gipuzkoako sagardoaren %100 bertako sagarrekin ekoiztera iristea: «asko dira onurak, prozesu guztiaren kontrola gauzatzeko, lehiakortasun haundiagoa izateko, eta Kilometro 0ren aldeko apustuarekin jarraitzeko».