Ion eta Mikel Zapiain anaien garaipena
Descripción
Zapiain anaiak jokoaren arauak aldatzen ari diren ekoizleen artean saritu dituzte, 'The World Best 50 Restaurants' zerrendan hautatuak izan ondoren
sidrería premio sidrería zapiain
Ficha
- Autor: Laura Chamorro
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2021-06-20
- Clasificación: 2.0. Sidrería
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-014199
Texto completo
Zapiain sendia gutxienez XVI. mendetik dago lotuta sagardogintzari. Berrikuntza eta ikerketa sagardotegi honetan oso errotuta daude. Astigarragan kokatutako upategian ekoizten dituzten produktuekin maila gorena erdiesten ahalegindu dira etengabe 1960ko hamarkadatik. Eta ahalegin horrek nazioarteko aitorpena jaso du: 'The World Best 50 Restaurants' zerrendaren baitan munduko gastronomia irauliko duten 50 gazteen artean hautatu dituzte Ion eta Mikel Zapiain anaiak eta Frankfurt-eko 'Cider World' sari banaketan hiru urrezko domina ere eskuratu dituzte bere produktuek.
The World Best 50 Restaurants
Sari honek pertsona guztiak maila berdinean kokatzen ditu eta zazpi kategorietan banatuta dago. Zapiain anaiak jokoaren arauak aldatzen ari diren ekoizleen artean izan dira sarituak. Hain zuzen ere, anaia gazteek euskal sagardoaren sektorearen baitan oso errotuta dagoen produktua dibertsifikatzeko egindako lana azpimarratu du zerrenda honek. Ion Zapiainen esanetan, «gure upategian berrikuntza bultzatzen saiatzen gara usadioari uko egin gabe».
Entzun ditzagun bere hitzak.