Sagardoaren lurraldea

1,2 milioi litro sagardo egin dira jatorri izenarekin, iaz ekoitzitakoaren heren bat

Descripción

Azken hilabeteak "gogorrak" izan dira sagardo sektorearentzat. Ostalaritzaren geldialdiarekin eta sagardotegien murrizketekin, sagardo guztia saldu ezinda geratu dira sagardotegi gehienak. Horren ondorio da Euskal Sagardoa jatorri izenaren joan den urteko uzta ere: 1,2 milioi litro sagardo ekoitzi ziren bertako bi milioi kilo sagarrekin. Hain zuzen ere, aurreko urtean ekoitzitakoaren heren bat.

euskal sagardoa marca sidra cosecha

Ficha

  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2021-06-09
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014182

Texto completo

Azken hilabeteak «gogorrak» izan dira sagardo sektorearentzat. Ostalaritzaren geldialdiarekin eta sagardotegien murrizketekin, sagardo guztia saldu ezinda geratu dira sagardotegi gehienak. Horren ondorio da Euskal Sagardoa jatorri izenaren joan den urteko uzta ere: 1,2 milioi litro sagardo ekoitzi ziren bertako bi milioi kilo sagarrekin. Hain zuzen ere, aurreko urtean ekoitzitakoaren heren bat.

Euskal Sagardoa jatorri izenaren bosgarren uzta da upeletan dagoena, 2016an sortu baitzuten sor-marka sektoreko eragileek eta instituzio publikoek. 2020an, guztira, 48 sagardogilek egin dute Euskal Sagardora bideratutako sagardoa: ekoizleen 42 gipuzkoarrak dira, lau bizkaitarrak, eta bi arabarrak. Era berean, 250 izan dira sagargileak: guztiak desberdinak eta bakoitza bere nortasunarekin. Orotara, 70 sagardo aurkeztu dituzte, eta horietako bakoitzak berezitasun jakin batzuk dituela nabarmendu dute Euskal Sagardoa jatorri izeneko kideek.

Euskal Sagardoa sor-markak, izatez, bi ezaugarri nagusi ditu: sagardoa egiteko erabilitako sagarren %100 bertakoa da (momentuz, Arabakoa, Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa), eta, ondorioz, kalitate bermea dute.

Udara begira

Udara begira, sektorea «apurka-apurka» hoberantz joatea espero dute Euskal Sagardoa jatorri izeneko kideek. Horrekin batera, Hik Nik kanpaina jarriko dute martxan: Hik jatekoa, nik Euskal Sagardoa lelopean. Euskal Sagardoarekin batera, bertako produktuez gozatzeko gonbita luzatu nahi dute kanpaina horren bitartez.