Sagardoaren lurraldea

'Museoen Etorkizuna: berreskuratu eta berrasmatu' lelopean, Museoen Nazioarteko Eguna Sagardoetxean - Astigarraga - Kronika.eus

Descripción

Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da bihar, asteartean, eta Sagardoetxean ere sarrera doakoa izango da. Museoen etorkizuna: berreskuratu eta berrasmatu lelopean. Sagardoetxea mundu mailako ospakizun honetara batuko da eta egun horretan museoko sarrera doakoa izateaz gain, bisita norbere telefono mugikorrarekin egiteko aukera eskainiko zaie bisitariei, Sagardoetxeako eduki interaktiboetara sarrera ahalbidetuz.

ocio astigarraga actividades día de los museos museo sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2021-05-17
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014155

Texto completo

Bisita norbere telefono mugikorrarekin egiteko aukera eskainiko zaie bisitariei, Sagardoetxeako eduki interaktiboetara sarrera ahalbidetuz bihar.

Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da bihar, asteartean, eta Sagardoetxean ere sarrera doakoa izango da. Museoen etorkizuna: berreskuratu eta berrasmatu lelopean. Sagardoetxea mundu mailako ospakizun honetara batuko da eta egun horretan museoko sarrera doakoa izateaz gain, bisita norbere telefono mugikorrarekin egiteko aukera eskainiko zaie bisitariei, Sagardoetxeako eduki interaktiboetara sarrera ahalbidetuz.

Sagardoetxeak museoko bisitak norbere telefono mugikorrarekin egiteko aukera inplementatu berri du, museoko bisitaldian zehar lantzen diren sagarra nahiz sagardoaren kulturako edukiak modu interaktiboan ezagutzeko aukera eskaintzen delarik NFC edo QR-Code irakurgailu ezberdinen bidez.

NFC edo QR-Code ezberdinen bidez eduki desberdinetara sartzea lortu daitezke
Hala, bisitariak bisita autogidatua egiteko eta museoko puntu ezberdinetan aurkiko dituen irakurgailuetatik bideo, audio, testu eta argazki anitzetara sarrera izango du.

Eduki hauek hizkuntza ezberdinetan kontsultatzeko aukera ere eskaintzen da, besteak beste: euskera, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta japoniera.
Etzi herritar orori Sagardoetxeara gerturatzeko eta Museoen Nazioarteko Egunaz gozatzeko gonbidapena luzatzen zaie.