Sagardoaren lurraldea

Sagardoetxearen etorkizunaren inguruko hausnarketa osatzeko, herritarrekin saioak

Descripción

Sagardoetxearen etorkizunari buruzko hausnarketa prozesuaren baitan, Astigarragako Udalak lehen hausnarketa saioak burutu ditu herriko eragile, elkarte eta norbanako desberdinen parte hartzearekin. Bi saioetan zehar 25 lagunek hartu dute parte. Horri jarraipena emateko asmoz hurrengo pausoan Astigarragako herritarren iritzi eta ekarpenak jasoko dira eta horretarako, maiatzaren 19an, asteazkenean, bi kontraste-saio antolatu dira: lehenengoa, goizeko 11:00etan eta bigarrena, berriz, arratsaldeko 18:00etan, biak Erribera Kulturgunean.

astigarraga museo proceso participativo sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2021-12-11
  • Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014143

Texto completo

Astigartarrek dituzten iritzi zein ekarpenak jasoko dira eta saioak asteazkenean egingo dira goiz eta arratsaldez Erribera kulturgunean.

Sagardoetxearen etorkizunari buruzko hausnarketa prozesuaren baitan, Astigarragako Udalak lehen hausnarketa saioak burutu ditu herriko eragile, elkarte eta norbanako desberdinen parte hartzearekin. Bi saioetan zehar 25 lagunek hartu dute parte. Horri jarraipena emateko asmoz hurrengo pausoan Astigarragako herritarren iritzi eta ekarpenak jasoko dira eta horretarako, maiatzaren 19an, asteazkenean, bi kontraste-saio antolatu dira: lehenengoa, goizeko 11:00etan eta bigarrena, berriz, arratsaldeko 18:00etan, biak Erribera Kulturgunean.

Kontraste saioetan parte hartzeko izena eman beharko da alkatetza@astigarraga.eus helbide elektronikoan.

Eman diren pausoak
Lehen hausnarketa-saioan Sagardoetxearen 15 urtetako bilakaera eta gaur egungo egoera partekatu dira.

Museo bateko ohiko jardueraz haratago, hamaika baitira Sagardoetxeak sagar eta sagardo kulturaren sustapenean eta hedapenean egiten dituen ekimenak.
Hausnarketa-taldeak egindako bigarren bileran, aldiz, Sagardoetxearen etorkizuneko eszenatoki desberdinak landu dira.