Sagardoaren lurraldea

Errezilgo erregina, liburu egina

Descripción

Ibarbi Sagarraren inguruko liburua aurkeztu dute Errezilen. Joseba Urretabizkaia argazkilari tolosarraren eta Alvaro Bermejo idazlearen lana da. Bermejok azaldu duenez, Errezilgo identitate ikurra da sagarra, eta harreman horretan jarri dute arreta. Ibarbi Errezil sagarra. Sagarren erregina izeneko lana aurkeztu dute gaur Errezilgo frontoian.

manzana errezil ibarbi cultura libro manzana

Ficha

  • Autor: Ihintza Elustondo
  • Fuente: Tolosaldeko Ataria
  • Fecha: 2021-04-12
  • Clasificación: 6.0. Cultura
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014136

Texto completo

Ibarbi Sagarraren inguruko liburua aurkeztu dute Errezilen. Joseba Urretabizkaia argazkilari tolosarraren eta Alvaro Bermejo idazlearen lana da. Bermejok azaldu duenez, Errezilgo identitate ikurra da sagarra, eta harreman horretan jarri dute arreta.

Ibarbi Errezil sagarra. Sagarren erregina izeneko lana aurkeztu dute gaur Errezilgo frontoian. Bertan izan dira Luis Berrondo Ibarbi Sagarraren Elkarteko lehendakaria, Xebero Agirretxe Errezilgo alkatea, Alvaro Bermejo liburuaren idazlea, Iñaki Labaka Nekazaritza eta Lurralde Orekako aholkularia eta Landagipuzkoa egitasmoaren arduraduna eta Joseba Urretabizkaia argazkilaria. Dozenaka herritar ere bertaratu da aurkezpenera.

Tolosako Xibarit argitaletxeak kaleratu du liburua, Soroa bildumaren barruan, Errezilgo Udalaren eta Aldundiaren laguntzarekin. Urretabizkaia da argitaletxe horren arduraduna, eta hura izan da proiektuaren ideia izan duena. “Betidanik neukan kapritxoa Errezil Sagarrarekin zerbait egiteko. Gure etxean beti egon izan da Errezil Sagarra. Liburuaren ideiari bueltaka hasi ginenean, Errezilera etorri ginen, eta konturatu ginen Ibarbi Sagarraren inguruan sekulako lana egiten ari den elkarte bat existitzen zela. Oso erraza izan da elkartearekin eta errezildarrekin lan egitea”, azaldu du Urretabizkaiak.