Sagardoaren lurraldea

Sagardo Forum nazioarteko lehiaketan saritu dute Oiharte

Descripción

Zeraingo Oiharte sagardotegia Sagardo Forum III. Nazioarteko Sagardo Lehiaketan saritu dute. Donostiako Kursaalean ospatu zen topaketa ostegunetik igandera. Sagardo motaren eta jatorriaren arabera banatu dituzte sariak. Oihartekoek txapela jantzi dute Euskal Sagardoa kategorian, eta beste hiru sari ere jaso dituzte. Lupuloarekin hartzitutako Oiharte Euskal Sagardoak urrezko domina irabazi du, apardun sagardoak zilarrezkoa, eta izotzeko sagardoak brontzezkoa.

donostia euskal sagardoa concurso marca concurso internacional de sidra sidrería oiharte sagardo forum sidra premiado

Ficha

  • Fuente: Goierriko Hitza
  • Fecha: 2021-11-23
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014098

Texto completo

Zeraingo Oiharte sagardotegia Sagardo Forum III. Nazioarteko Sagardo Lehiaketan saritu dute. Donostiako Kursaalean ospatu zen topaketa ostegunetik igandera. Sagardo motaren eta jatorriaren arabera banatu dituzte sariak. Oihartekoek txapela jantzi dute Euskal Sagardoa kategorian, eta beste hiru sari ere jaso dituzte. Lupuloarekin hartzitutako Oiharte Euskal Sagardoak urrezko domina irabazi du, apardun sagardoak zilarrezkoa, eta izotzeko sagardoak brontzezkoa. Euskal Herrikoez gain, mundu osoko beste 15 herrialdetako sagardotegik hartu dute parte lehiaketan, eta 205 sagardo ezberdin dastatu dira. Oiharte sagardotegiko Haritz Egurenek jantzi zuen txapela igandeko sari banaketan.