Sagardoaren lurraldea

Parte hartze prozesua jarri da abian, Sagardoetxearen etorkizuna erabakitzeko

Descripción

Hamabost urte bete dira jadanik, Astigarragako Sagardoetxea sortu zenetik. Zehazki, 2006ko irailean ireki zituen ateak eta orduz geroztik asko dira bertan aurrera eramandako ekintza, baita bertara hurbildutako bisitak ere. Sagardun Partzuergoak azaldu du, 12.000 bisita izan dituela Sagardoetxeak urtean, "eta hori ikusgarria da".

astigarraga futuro consulta museo sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2021-04-16
  • Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P36-68
  • »
  • Código: NA-014053

Texto completo

Sagardoetxearen etorkizunaz hausnartzeko, parte hartze prozesua jarri dute abian Astigarragako
Udalak eta Sagardun Partzuergoak, Elhuyarrekin elkarlanean.

Hamabost urte bete dira jadanik, Astigarragako Sagardoetxea sortu zenetik. Zehazki, 2006ko irailean ireki zituen ateak eta orduz geroztik asko dira bertan aurrera eramandako ekintza, baita bertara hurbildutako bisitak ere. Sagardun Partzuergoak azaldu du, 12.000 bisita izan dituela Sagardoetxeak urtean, «eta hori ikusgarria da». Eta urte hauetako hazkundea kontutan hartuta, Sagardoetxearen kudeaketan parte hartzen dutenen artean honen bilakaeraz hausnartu beharra dagoela ikusi du Astigarragako Udalak, eta honakoa adierazi du; «Sagardoetxearen etorkizuna erabaki nahi dugu, izan ere, 15 urte beteko ditu Sagardoetxeak datorren irailean. Ibilbide luzea egin du, eta hainbat zerbitzu eskaini
ditu. Hala ere, konturatu gara bidegurutze batean gaudela. Alde batetik nahiko genuke jakin zer egin behar dugun Sagardoetxearekin, eta beste alde batetik, aurrerapauso bat eman».

Hausnarketa prozesu hau, Astigarragako herritarrekin egin nahi du Udalak. Lehen fase honetan, Sagardoetxearen ibilbidea ezagutu eta gaur egungo egoeraren azterketa partekatua bideratu nahi dute, «etorkizunera begirako eszenatoki desberdinak landu eta eraikitzeko asmotan». Horrez gain, bigarren fase bat ere badago, Sagardoetxearen etorkizunaz herri galdeketa bat egitea, hain justu.

Hausnarketa prozesua, Elhuyarrek bideratuko du eta Astigarragako Sagardoetxearen etorkizuna erabakitzeko oinarriak
ezartzea eta herri galdeketarako aurrelanak egitea du helburu. Gainera, hausnarketa prozesu horretan parte hartzeko modu eta espazio desberdinak aurreikusi dituztela aipatu du Elhuyarrek.

Alde batetik, hausnarketa taldea, zein Astigarragako eragile eta herritarrek osatuko duten, «guztira 25 lagunek parte
hartzea aurreikusten dugu eta talde honen egitekoa Sagardoetxearen gaur egungo egoeraren analisitik etorkizunerako eszenatoki desberdinak lantzea da, beti ere, entzute eta eztabaidatze ariketa oinarri hartuta» dio Elhuyarrek.

Bestalde, herritarrei zabaldutako saioak izango dira, eta kasu honetan, Sagardoetxearen gaur egungo egoera aurkeztu,
etorkizunera begira, hausnarketa taldeak landutako oinarriak «partekatu eta kontrastatu eta herritarren ekarpen eta proposamenak jasotzea» izango dute helburu.

Hausnarketa taldearen lehen saioa, apirilaren 22an izango da, Astigarragako kultur etxe zaharrean, eta bigarrena maiatzaren lehen asterako aurreikusi dute. Herritarrei zuzendutako kontraste saioak maiatzeko bigarren hamabostaldian izango direla ere azaldu dute. Herritarren iritziak eta usteak jaso nahi ditu Astigarragako Udalak, eta honakoa azaldu du Xabier Urdangarin alkateak; «15 urte hauen mugarria polita da gogoeta bat egiteko, etorkizunean pentsatzeko».

GIZARTEA ASTIGARRAGA