Bingen Zupiriak Sagardoetxearen XV. urteurrena aurkezteko prentsaurrekoan parte hartu du
Descripción
Sagardoetxean bertan prentsaurrekoa ospatu da gaur 15. urteurrenaren ospakizunerako egitarauaren berri emateko eta bertan izan dira Xabier Urdangarin (Astigarragako alkatea eta Sagardun Partzuergoko presidentea), Bingen Zupiria (Kultura eta Hizkuntza politikako Sailburua eta bozeramailea), Javier Hurtado (Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Sailburua), Maria Jose Telleria (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria), Iker Goiria (Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaria) eta Peli Manterola (HAZIko zuzendari nagusia).
astigarraga centro de documentación acción museo patrimonio celebración sagardoetxea aniversario
Ficha
- Fuente: Euskadi
- Fecha: 2021-09-22
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-014022
Texto completo
Sagardoetxean bertan prentsaurrekoa ospatu da gaur 15. urteurrenaren ospakizunerako egitarauaren berri emateko eta bertan izan dira Xabier Urdangarin (Astigarragako alkatea eta Sagardun Partzuergoko presidentea), Bingen Zupiria (Kultura eta Hizkuntza politikako Sailburua eta bozeramailea), Javier Hurtado (Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Sailburua), Maria Jose Telleria (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria), Iker Goiria (Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaria) eta Peli Manterola (HAZIko zuzendari nagusia).
Sagardoetxea Museoa sagardoaren kultura mantendu nahiz sustatzeko lanetan aritu da 2006ko irailean bere ateak ireki zituenetik. Hala, 2021an 15 urte ospatuko ditu Sagardoetxeak eta jarduera ugari antolatu dira herritarrek sagardoaren kulturaz eta sagardogintzako kultur ondarez gozatzeko.
Azpimarratzekoa da kulturaren arlotik sagarra eta sagardoaren ondareari eman nahi zaion babesa. Bingen Zupiria Sailburuak, Sagardoetxeak bere Dokumentazio Zentroan nahiz Jaurlaritzako ENSIME aplikazioan gordeta duen ondarea balioan jarri eta "Ondarearen zaintzaren ikuspuntutik bidelagun" izaten jarraitzeko asmoa azpimarratu du.
Informazio gehiago hemen.