Sagardoaren lurraldea

Sagardoetxearen 15. urteurrenaren ospakizuna

Descripción

Organiza Sagardoetxea. Euskal Sagardoaren Museoa 2021eko irailean Sagardoetxea Museoak 15 urte beteko ditu, eta urteurrena ospatzeko, egitarau zabala antolatu da Irailak 25, larunbata (Sagardoetxean): 11:00: "Amona Tomaxa eta sagarra" ipuin kontaketa marraztua Ixabel Agirresarobe kontalaria eta Iñaki Martiarena "Mattin" marrazkilariaren eskutik*. Izena-eman.11:45: "Amona Tomaxa eta sagarra" liburuaren aurkezpena.11:00-14:00: Familientzako tailerrak*:- Pop-up tailerra paperarekin Aran Santamariarekin.

astigarraga acción museo patrimonio celebración sagardoetxea aniversario

Ficha

  • Fuente: agenda.diariovasco.com
  • Fecha: 2021
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-014010

Texto completo

2021eko irailean Sagardoetxea Museoak 15 urte beteko ditu, eta urteurrena ospatzeko, egitarau zabala antolatu da

EGITARAUA

Irailak 25, larunbata (Sagardoetxean):
11:00: "Amona Tomaxa eta sagarra" ipuin kontaketa marraztua Ixabel Agirresarobe kontalaria eta Iñaki Martiarena "Mattin" marrazkilariaren eskutik*. Izena-eman.
11:45: "Amona Tomaxa eta sagarra" liburuaren aurkezpena.
11:00-14:00: Familientzako tailerrak*:
- Pop-up tailerra paperarekin Aran Santamariarekin. Izena-eman.
- Sagarrekin egindako apaingarriak Idoia Lizeagarekin. Izena-eman.
- Baratzeko lanak Astigarrako Baratz Elkartearekin. Izena-eman.
12:00: Sagardoetxeako Dokumentazio Zentroaren aurkezpena eta funts-emaileei eskertza dantzari (Astigar Taldea), txistulari (Txirriskla Txistulari Taldea) eta bertsolariekin girotuta.
13:00-14:00: Musika emanaldia Norberto Almandoz Musika Eskolaren eskutik.

Irailak 26, igandea (Sagardoetxeako sagastian eta Foru plazan):
11:00-13:00: Sagar bilketa eta muztioaren elaborazioa Goldea Herri Kirol Elkartearen eskutik*. Izena-eman.
* Jarduera honetan parte hartzeko aurrez izena ematea derrigorrezkoa da: www.sagardoetxea.eus / 943550575.

Honetaz gain, familientzako tailerrak antolatu dira:

Irailak 15, asteazkena:
17:00-20:00: Etxeko sagardoa familian*. Irakaslea: Egoitz Zapiain. Prezioa: 10€ familia bakoitzeko. Oharra: tailer hau 2 saiotan egingo da (bigarren saioaren data aurrerago jakinaraziko zaie parte-hartzaileei). Erreserba egin.
17:00-20:00: Sagar muztioa familian*. Irakaslea: Egoitz Zapiain. Prezioa: 10€ familia bakoitzeko. Oharra: tailer hau 2 saiotan egingo da (bigarren saioaren data aurrerago jakinaraziko zaie parte-hartzaileei). Erreserba egin.

Irailak 22, asteazkena:
17:00-20:00: Sagar dultzea familian*. Irakaslea: Josu Osa eta laguntzaileak. Prezioa: 10€ familia bakoitzeko. Erreserba egin.

Irailak 29, asteazkena:
17:00-20:00: Sagar deshidratatua familian* Sagardoetxearen eskutik. Prezioa: 5€ familia bakoitzeko. Erreserba egin.
* Tailer hauetan parte hartzeko aurrez erreserba egitea derrigorrezkoa da: erreserba online egin / 943550575.

Sagardoetxea - Telefonoa: 00 34 943 550 575 / info@sagardoetxea.eus