Sagardoaren lurraldea

Sagardoetxea, hamabost urte sagarraren kultura ereiten

Descripción

Astigarraga - Astigarragako sagardoaren museoak, Sagardoetxeak, 2006ko irailean ireki zituen bere ateak gaur egungo kokaleku berdinean. Beraz, hamabost urte bete berri ditu eta asteburu honetan hainbat ekitaldi burutuko dira. Izan ere, urteurrenaren egitarauaren barruan, Sagardoetxeako Dokumentazio Zentroaren erakusketa antolatu da eta bertan katalogatuta dauden funtsak (dokumentuak, hemeroteka, argazkiak, e.a.)

astigarraga acción museo patrimonio celebración sagardoetxea aniversario

Ficha

  • Autor: Aitziber Muga
  • Fuente: Noticiasdegipuzkoa
  • Fecha: 2021-09-23
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P36-84
  • »
  • Código: NA-014008

Texto completo

ASTIGARRAGA – Astigarragako sagardoaren museoak, Sagardoetxeak, 2006ko irailean ireki zituen bere ateak gaur egungo kokaleku berdinean. Beraz, hamabost urte bete berri ditu eta asteburu honetan hainbat ekitaldi burutuko dira.

Izan ere, urteurrenaren egitarauaren barruan, Sagardoetxeako Dokumentazio Zentroaren erakusketa antolatu da eta bertan katalogatuta dauden funtsak (dokumentuak, hemeroteka, argazkiak, e.a.) ezagu-tzeko bisita gidatuak izango dira. Herritarrek ere izango dute kultur aisialdiaz gozatzeko tartea familien-tzako bisita gidatu nahiz tailer ezberdinetan. Gainera, urte bukaera arte, Gordailua (Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa) eta Sagardoetxearen arteko elkarlanari esker, Donostiako Altza auzoko Ubegi baserriko XVI. mendeko dolare ardatza ikusgai egongo da.

Thank you for watching

Museoaren urteurrena goraipa-tzeko, atzo bisita eta agerraldia egin zuten Sagardoetxearen garapenean parte hartutako erakunde eta eragile askok: Astigarragako Udala, Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Hazi Fundazioa. Parte-hartzaile guztiek sagarrak eta sagardoaren euskal senan eta ohituretan duen garran-tzia azpimarratu zuten eta kultura enogastronomiko honen ondarea balorean jarri behar dela belaunaldiz belaunaldi trasmititzeko nabarmendu zuten.

Honela, Xabier Urdangarin alkateak, aditzera eman zuenez, Sagardoetxeak 15. urteurrena ospatzen duen arren, Astigarragako herriak 50 urte inguru daramatza sagardoaren kultura eta ondarea bultzatzen: Sagardo Egunaren ospakizuna, pieza etnografikoen bilketa, baserri eta piezen argazkiak, Sagardoaren Hiztegirako hitzen bilketa, e.a.

Bingen Zupiriak, Kultura eta Hizkuntza politikako sailburua eta Jaurlaritzako bozeramaileak, Sagardoetxeak bere Dokumentazio Zentroan nahiz Jaurlaritzako ENSIME aplikazioan gordeta duen ondarea balioan jarri eta "ondarearen zain-tzaren ikuspuntutik bidelagun izaten jarraitzeko"asmoa azpimarratu zuen.

Bestalde, Maria Jose Telleriak, Aldundiko Kultura zuzendariak, "Sagardoetxean ikusgai dagoen Gordailuak utzitako Ubegi baserriko dolare ardatza denon arteko elkarlanaren ikur bat izatea nahi dugula" adierazi zuen. Eta etorkizunean ere, elkarlanarekin jarraituko dutela hi-tzeman zuen.

Iker Goiriak, Aldundiko Turismo zuzendariak adierazi zuenez, "sagardoaren esperientzia Gipuzkoako 10 top esperientziatako bat da eta Sagardoetxeatik esperientzia hau munduratzea garrantzitsua da". Javier Hurtado Kontsumo sailburuak ziurtatu zuenez, "sagardotegiko esperientzia erritu bat eta enogastronomia gizarte-jarduera gisa ulertzeko modua da".

Peli Manterolak, Hazi Fundazioko zuzendari orokorrak, aipatu zuen moduan, "azken urteotan gertatutako ekintza garrantzitsuena 2017ko Jatorri Izendapenaren sorrera izan da eta hori elkarlanaren emaitza izan da".

AGENDA DEL SÁBADO

Visitas y exhibiciones. 10.30 h.. Exposición itinerante de herramientas para hacer sidra. 12.00 h. Presentación de la exposición del Centro Documental.

Talleres. De 11.00 a 14.00 h. Talleres para las familias. 11.00 h. Cuentacuentos en el manzanal y, a continuación, presentación del libro y visita guiada con la cuentacuentos y un ilustrador. También habrá música y bailes. Para participar en los talleres y en la visita guiada, será necesario apuntarse en el teléfono 943 550 575 o a través de la web www.sagardoetxea.eus.

Reflexión. Después de quince años de intensa actividad, teniendo en cuenta el crecimiento de estos años del museo, entre los participantes en la gestión de Sagardoetxea se vio la necesidad de reflexionar sobre su evolución y sobre su futuro. Tras un proceso llevado a cabo este año y en el que participaron 25 personas, se elaboró una propuesta que será sometida a votación popular.

Consulta popular. Los próximos meses el Ayuntamiento llevará a cabo los trámites para poder convocar la consulta.