Sagardoaren lurraldea

<<Gure erantzukizuna da beste belaunaldi batzuetatik jaso duguna hurrengoei ematea>>

Descripción

Sagardoetxeak 15 urte bete berri ditu eta, atzo, urteurrenaren aurkezpena izan zen Astigarragan. Bertan izan ziren Xabier Urdangarin alkatea eta Foru Aldundiko zein Eusko Jaurlaritzako ordezkariak. Urdangarinek hartu zuen lehenengo hitza, eta urte hauetan guztietan egindako lana goraipatu zuen. Gainera, instituzioekin izandako elkarlanari ere erreferentzia egin zion: "orain arte bidelagun izan ditugu eta aurrerantzean ere horrelaxe izatea nahi genuke".

astigarraga acción museo patrimonio celebración sagardoetxea aniversario

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2021-09-23
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P36-83
  • »
  • Código: NA-014007

Texto completo

Sagardoetxearen 15. urteurrenaren aurkezpena izan zen atzo. Xabier Urdangarin alkateaz gain, Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ere izan ziren aurkezpenean. Asteburuan ospatuko dute, herritarrekin.

Sagardoetxeak 15 urte bete berri ditu eta, atzo, urteurrenaren aurkezpena izan zen Astigarragan. Bertan izan ziren Xabier Urdangarin alkatea eta Foru Aldundiko zein Eusko Jaurlaritzako ordezkariak. Urdangarinek hartu zuen lehenengo hitza, eta urte hauetan guztietan egindako lana goraipatu zuen. Gainera, instituzioekin izandako elkarlanari ere erreferentzia egin zion: «orain arte bidelagun izan ditugu eta aurrerantzean ere horrelaxe izatea nahi genuke». Gero, Bingen Zupiriak, Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza politikako Sailburuak, Sagardoetxearen garrantzia azpimarratu eta, besteak beste, koronabirusagatik sektoreak bizi izan duen egoera ere ekarri zuen gogora: «pandemia gogorra izan da guztiontzat, baina, bereziki, sagardogileentzat. Horregatik, gaurko agerraldia babes erakustaldi baten gisa ikustea nahiko nuke».

«Bide beretik jarraituko dugu»

Sagardoetxeak 15garren urteurrena du aurtengoa, baina Astigarragak 50 urte inguru daramatza sagardoaren kultura eta ondarea bultzatzen: Sagardo Egunaren ospakizuna, pieza etnografikoaren bilketa, baserrien eta piezen argazkiak, eta abar.Horren haritik, Xabier Urdangarinek hauxe adierazi zuen: «herri gisa, hori guztia zaintzeko, gordetzeko eta erakusteko ardura dugu; are gehiago, beste belaunaldi batzuetatik jaso duguna hurrengoei erakusteko erantzukizuna dugu».

Bide horretan sortu zuten Sagardoetxea, 2006 urteko irailean. «Sagastia duen sagardoetxea da, eta hori da gure altxorrik preziatuena», esan zuen Urdangarinek. «Sagardoa egitea oso gauza sinplea da, baina mendez mende egin da hori Astigarragan, eta horrek ondare haundia ekarri du gugana. Zaindu eta erakutsi beharreko zerbait da hori. Horregatik, hori guztia ahalbidetzeko, hainbat ekimen antolatu ditugu urte hauetan, eta gure asmoa da bide beretik jarraitzea».

Ospakizuna, asteburuan

15 urte bete dituztela ospatzeko, hainbat jarduera izango dira asteburuan. Larunbaterako, eskaintza zabala egin dute: ipuin kontaketa, musika, tailerrak, eta beste asko. Igandean, sagarrak bilduko dituzte Sagardoetxeko sagastian eta, ondoren, Foru Plazara joan eta muztioa egingo dute. Amaitzeko, topa izango da bertaratutako guztiekin.

EGITARAUA

LARAUNBATA

11:00 'Amona Tomaxa eta sagarra' ipuin kontaketa marraztua.

11:45 'Amona Tomaxa eta sagarra' liburuaren aurkezpena.

11.00-14:00 Familientzako tailerrak: pop-up paperarekin, sagarrekin apaingarriak eta baratzeko lanak.

12:00 Sagardoetxearen Dokumentazio Zentroaren aurkezpena eta funts-emaileei eskertza dantzariekin eta txistulariekin.

13:00 Musika emanaldia, Musika Eskolaren eskutik.

IGANDEA

11:00 Sagar biltzea, sagastian.

12:30 Sagar muztioaren elaborazioa, Foru Plazan. Ondoren, aipamen berezia baserritarrei, eta topa herrikoia sahar muztioarekin.