Sagardoaren lurraldea

La Real abrirá la temporada del txotx de Astigarraga el miércoles en Petritegi

programa real sociedad sagardo berriaren eguna temporada del txotx

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2010-01-10
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000140

Texto completo

XVIIgarren Sagardo Berriaren Eguna izango da asteazkenean Astigarragan, eta lehenego kupela 13:45etan irekiko da. egun gutxi falta dira, Txotx denboraldia irekitzeko. Urteroko moduan, aurten ere aurreneko kupela Astigarragan irekiko dute. 100garren urteurrena dela eta, Reala izango da, Gure Sagardo Berria oihu egin, eta hasiera ofiziala emango diona denboraldi berriari. Prentsaurrekoa eguerdian Sagardo Berriaren eguna prentsaurrekoarekin hasiko da aurten ere. Eguerdiko 12:00etan izango da, eta bertan, zehatz-mehatz azalduko dituzte 2009ko uztaren ezaugarri nagusiak, eta sagarra eta sagardo berriaren nortasuna. Segidan sagarrondoa landatuko dute Prentsaurrearen ostean, Sagardo Berriaren Eguneko protagonistek, hau da, Realeko kideek sagarrondo bat landatuko dute, ekitaldi sinboliko gisa. Eguerdiko 13:00etan izango da, Sagardoetxe aurrean. Bazkalaurretik txotx irekiera Bazkaldu aurretik, Sagardoetxetik Petritegira joango dira. Bertan, 13:45etan, irekiko dute aurreneko kupela. Ekitaldiak irekiko du 2010eko Astigarragako Txotx denboraldia.