Sagardoaren lurraldea

Sagardoetxearen etorkizunaren inguruko hausnarketaren ondoren, herri-galdeketa

Descripción

Sagardoetxeak etorkizunari begira zer norabide hartu, hausnartu, eta proposamen bat landu dute hausnarketa taldean parte hartu duten 25 lagunek, eta atzo aurkeztu zituzten nondik norakoak, Sagardoetxean bertan.

astigarraga futuro consulta museo sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2021-07-08
  • Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-013988

Texto completo

Hausnarketa taldea osatu dute Astigarragako hainbat eragile eta elkarteko ordezkariek, Udaleko hainbat ordezkariek eta baita herritar batzuk ere. Hauen egitekoa Sagardoetxearen etorkizuna irudikatzea izan da, herri-galdeketarako oinarriak lantzearekin batera.

Lehen hausnarketa saioan, Sagardun Partzuergoko ordezkariek Sagardoetxearen 15 urteetako ibilbidea azaldu zuten, gaur egungo beharrak ere mahai gaineratuz. Azalpen hauekin, hausnarketa taldeak hainbat «marra gorri» ezarri ditu, hala nola, Sagardoetxeak herriarekin eta herritarrekin harreman zuzena izaten jarraitu behar du.

Bigarren saioan, etorkizuneko eszenatoki desberdinak landu ziren, eta bi ondorio atera zituzten: batetik, Sagardoetxeak gaur egungo egoera gainditu eta dituen beharrei erantzuteko proposamen berri eta zabalagoa behar duela izan. Eta bestetik Sagardoetxea ez dela «museo soil bat, bestelako erabilera eta dinamikak lantzen eta tartekatzen ditu hain justu».

Hausnarketa taldearen azken saioan, herri-galdeketari eutsi zitzaion. Astigartarrei zein galdera luzatu adostu zen bertan, besteak beste. Saioen tartean kontraste saioa ere egon da, eta «parte hartze baxuko saioak» izan badira ere, landutako proposamenak kontrastatzeko balio izan duela ziurtatu dute.

Herri-galdeketa
Burutuko den herri-galdeketa hau, hausnarketa prozesuan zehar adostutako galderez osatuta egongo da. Eta hainbat urrats bete beharko dira horretarako, hala nola, uztaileko Udal Osoko Bilkuran onartzea, jarraipena emango dion berme taldea osatzea, besteak beste. Amaitzeko, herritarrek Sagardoetxearen inguruko euren iritzia, «hiruzpalau hilabete barru» eman ahal izatea espero duela azaldu du Astigarragako Udalak.