Sagardoaren lurraldea

Usurbilen giroturiko txotx irekiera larunbatean ETB-n

Descripción

Pandemiak oraingoz ospatzea eragotzi duen txotx bolada berriaren irekiera publikorik gabeko ikuskizun egokituan bilakatu du aurten Saizar sagardotegiak. Euskal Telebistak grabatu du berriki eta larunbat gauean (urtarrilak 16) eskainiko du gaueko 22:00etan hasita. Besteak beste, Orbeldiko kideak dantzan ikusteko aukera izango dugu.

coronavirus jarra sidra sidrería saizar apertura del txotx usurbil

Ficha

  • Fuente: Noaua.eus
  • Fecha: 2021-01-15
  • Clasificación: 5.0. Actividades Exposiciones Ferias
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-013606

Texto completo

Pandemiak oraingoz ospatzea eragotzi duen txotx bolada berriaren irekiera publikorik gabeko ikuskizun egokituan bilakatu du aurten Saizar sagardotegiak. Euskal Telebistak grabatu du berriki eta larunbat gauean (urtarrilak 16) eskainiko du gaueko 22:00etan hasita. Besteak beste, Orbeldiko kideak dantzan ikusteko aukera izango dugu.

Hilak 15 ditu eta garai honetarako dagoeneko sagardotegiak jendez lepo egongo ziren. Jendea sagardo berri gozoa dastatzen kupeletan, bertako jakiak dastatzen, guztia jai giroan. Pandemiak ordea ospakizun jendetsuok eten ditu aurtengoan. Txotx garaia izan izango omen da neurri zorrotzen artean, baina zertxobait atzeratuko omen da. Asteotan plazaratuko dituzte xehetasunak.

Bitarte horretan, girotzen hasteko lemanaldi berezi bat eskainiko du Euskal Telebistak larunbat gau honetan. ETB-ren webgunean klikatu edota egunotan euskarazko telebista katea ikusteko aukera izan baduzue, albiste honi atxikitako iragarkiarekin egingo zenuten topo agian. Larunbat gauerako (hilak 16), "Izan Bagara, txotx!" ikuskizuna eskainiko du lehen kateak, gaueko 22:00etan hasita eta Julian Iantzik aurkeztuta; aurtengoan jendartean egin ezin izan den txotx irekiera ekitaldi berezia izango da. Lerrootara dakarkigu telebistako saio hau, Usurbilen girotua egongo baita; berriki Saizar sagardotegian grabatu zuten. Beste urteetan ospakizun jendetsuak antolatu izan ditu Kalezarko sagardotegiak, aurpegi ezagun asko erakarri izan ditu hitzorduak. Aurten egoera berrira egokitu dute; jenderik gabeko ikuskizun egokituan bilakatu dute txotx bolada berriaren irekiera ekitaldia.

"Hau da Usurbilgo Saizar sagardo berria!" entzun eta ikusten dira Saizarren ETB-k iragarki bidez aurreratu dituen irudietan Saizarko sagardoa edalontzian hartuta erakutsiz, Andoni Egaña bertsotan edota azaroko NOAUA! K.E.ren Kulturaldian Sutegin izan genituen Korrontzi taldekoak dantzan. Eta haiekin, kultur etxean ikusi ahal izan genituen moduan, Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldekoak ere ikusi ahalko ditugu. "Sagardoa, musika eta dantza protagonista dituen ikuskizuna. Korrontziren doinuekin batera, txotxaren denboraldi berezi honi ekingo diogu", iragarri du saioko aurkezle Julian Iantzik.

Orbeldi dantzan berriz, astelehenetik aurrera
Gogoan izan, asteazkenaz geroztik Eusko Jaurlaritzak covid19ari aurre egiteko neurri multzo berria du indarrean. Tartean, 100.000 biztanleko 14 eguneko 500etik beherako intzidentzia duten udalerriei (tartean Usurbili), Eskola Kirola edota dantza taldeen entseguak berreskuratzea baimendu zaie. Honenbestez, larunbat gauean ETB-n ikusi ahalko dugun Orbeldi Dantza Taldea bere jardunera itzultzekoa da astelehenetik, urtarrilaren 18tik aurrera.