Sagardoaren lurraldea

"Saizar Sagardotegia: "Egokitzapen fasean gaude egunero"

Descripción

NOAUA! Denboraldi hasiera erabat nahasia tokatu zaizue aurten. Saizar Sagardotegia: Aurten ez dugu sagardotegi denboraldia nahi bezala hasi. Gabonen osteko neurri berriekin etengabe egoera berrietara egokitzea tokatu zaigu, eta nahiko nekatuta gaude beti ostalaritza delako guzti honen eraginak gehien jasaten ari dena. Badirudi argia piztu eta itzaltzeko botoi bat balitz bezala ari direla jokatzen, orain bai orain ez.

ocio coronavirus jarra sidra sidrería sidrería saizar

Ficha

  • Fuente: Noaua.eus
  • Fecha: 2021-04-03
  • Clasificación: 2.0. Sidrería
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-013603

Texto completo

Urte osoan sagardotegiaz gozatzeko aukera eskaintzen du Saizar Sagardotegiak. Sagardotegi denboraldia hasi zela hilabete egin den honetan, gora beheraz beteriko hasiera izan dute. Hona Saizar Sagardotegiak Noauari kontatutakoa.

NOAUA! Denboraldi hasiera erabat nahasia tokatu zaizue aurten.

Saizar Sagardotegia: Aurten ez dugu sagardotegi denboraldia nahi bezala hasi. Gabonen osteko neurri berriekin etengabe egoera berrietara egokitzea tokatu zaigu, eta nahiko nekatuta gaude beti ostalaritza delako guzti honen eraginak gehien jasaten ari dena. Badirudi argia piztu eta itzaltzeko botoi bat balitz bezala ari direla jokatzen, orain bai orain ez. Lan asko egiten dugu ostalariok eta horrenbeste itzulingururekin kaos bat bizitzen ari gara uneoro. Egokitzapen fasean gaude egunero.

Txotxera joan gabe nola ari da erantzuten jendea?

Upeletatik zuzenean eramaten diegu sagardoa pitxerretan. Gisa horretan, janaria zerbitzatzeaz gain, sagardoa zerbitzatzeaz ere arduratzen dira gure zerbitzariak. Upel asko dauzkagu bodegan eta aukeran ematen diegu nolako sagardoa nahi duten, upel ezberdinetakoa probatzeko. Berrikuntza modura joku bat proposatzen diegu bezeroei: probatzen duten upel bakoitzeko sagardoari nota bat jartzea. Dastaketa esperientzia bat eskaini nahi diegu. Bezeroek badakite zer dagoen eta ez dira arauak hausten saiatzen, errespetuz jokatzen dute.

SAIZAR SAGARDOTEGIA

"Herriko jende asko animatu da, baina inguruko herrietakoak etorri ezin hori guretzat kolpe latza izan da"

Herritarren eta orokorrean jendearen erantzuna nolakoa ari da izaten?

Hasieran nahiko kezkatuta geunden. Guri bezeroengandik gertu egotea gustatzen zaigu harreman zuzenean, dela txotxean dela jangelan. Uste genuen uneoro eserita egon beharrak jendea desanima zezakeela, baina ikusi dugu orokorrean jendeak gogoa daukala aisialdiaz gozatzeko. Egia esan herriko jendea asko animatu da, baina inguruko herrietako jendea etorri ezin hori guretzat kolpe latza izan da. Hala ere, alboko herrietako jendea orain etor daiteke eta hori nabaritzen hasi gara pixka bat.

Sagardotegiko martxa ere aldatu al da?

Erabat aldatu da bai. Oso maiz aldatzen dituzte neurriak eta gure lana aldaketen berri izan eta horietara egokitzea da. Denbora guztian prozesu horretan gaude orain. Gu ohituta geunden sagardotegi denboraldian sagardotegia beteta ikustera eta giro ederrean lan egitera. Orain giroa ez da horren alaia zentzu horretan, askoz jende gutxiago baitago. Lan erritmoa ere lasaitu egin da horren ondorioz. Jendeak orain lasai-lasai bazkaltzen du eta trago batzuk hartuz tertulia egiten dute gehienek.

Instituzioen erantzuna ari da izaten nahasmen honetan?

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak pauta batzuk eman dizkigu nola jokatu jakiteko. Diru-laguntza ikuspuntutik ostalaritza guztiaren egoera bera da. Irekita gaude behintzat eta horri heldu behar diogu.