Sagardoaren lurraldea

Urdaira Sagardotegia: "Lehengo konturik ez"

Descripción

NOAUA! Nola ari zarete aurre egiten maiz aldatzen diren neurriei? Urdaira Sagardotegia: Ahal dugun moduan, gauzak iristen diren heinean erantzuna ematen ari gara. Aldaketa asko ari dira izaten azken aldian eta horietara moldatu behar. Herritarrek hurbiltzen jarraitzen dute urtero moduan? Bai, neurri guztiak betetzen saiatzen ari gara ahalik eta zerbitzurik onena emateko eta jendea badabil sagardotegian.

ocio coronavirus jarra sidra sidrería sidrería urdaira

Ficha

  • Fuente: Noaua.eus
  • Fecha: 2021-03-04
  • Clasificación: 2.0. Sidrería
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-013602

Texto completo

anean jo eta su ari dira Urdaira Sagardotegian. Denboraldia aurrera doa eta neurri berrietara egokitzen darabilte.

NOAUA! Nola ari zarete aurre egiten maiz aldatzen diren neurriei?

Urdaira Sagardotegia: Ahal dugun moduan, gauzak iristen diren heinean erantzuna ematen ari gara. Aldaketa asko ari dira izaten azken aldian eta horietara moldatu behar.

Herritarrek hurbiltzen jarraitzen dute urtero moduan?

Bai, neurri guztiak betetzen saiatzen ari gara ahalik eta zerbitzurik onena emateko eta jendea badabil sagardotegian. Aforoaren neurriak kontuan izaten ditugu eta gainontzeko neurriak ere betez zerbitzua eskaintzen ari gara. Lehengo konturik ez da zentzu horretan, baina tira.

URDAIRA SAGARDOTEGIA

"Pitxerretan eskaintzen dugu sagardoa, eta talde txikitan mahaian jarrita egoten dira bezeroak, neurriek hala eskatuta"

Txotxera joaterik ez orain. Nola ari zarete moldatzen zentzu horretan?

Pitxerretan eskaintzen dugu sagardoa, eta talde txikitan mahaian jarrita egoten dira bezeroak neurriek hala eskatuta.