Sagardoaren lurraldea

Gaztañagak eta Gurutzetak garaipenarekin hasi dute Sagardoaren Txapelketa

Descripción

Gaztañaga eta Gurutzetako bikoteek ezin hobeto ekin zioten Sagardoaren Txapelketari, garaipen garrantzitsuak lortu baitzituzten jokatutako lehen partidetan. Segurola eta Larrañagak 26-30 garaitu zituzten Etxarri eta Barrenetxea V.a eta Goikoetxea V.a eta Aizpuru III.ak 24-30 irabazi zuten Juanenea eta Zubiriren aurka.

hernani deporte competición de pelota pelotari campeonato de sidra

Ficha

  • Fuente: naiz:
  • Fecha: 2021-04-20
  • Clasificación: 6.7. Pueblos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-013586

Texto completo

Segurola-Larrañagak 30-26 irabazi zieten Oialume Zarren izenean aritu ziren Etxarri-Barrenetxea IV.ari eta Goikoetxea V.a-Aizpuru III.ak 30-24 Larre Gaineko Juanenea-Zubiriri.

Etxarri eta Barrenetxeari berriz ere amaieran ihes egin zien garaipenak. (Gorka RUBIO/FOKU))
Etxarri eta Barrenetxeari berriz ere amaieran ihes egin zien garaipenak. (Gorka RUBIO/FOKU)
Gaztañaga eta Gurutzetako bikoteek ezin hobeto ekin zioten Sagardoaren Txapelketari, garaipen garrantzitsuak lortu baitzituzten jokatutako lehen partidetan. Segurola eta Larrañagak 26-30 garaitu zituzten Etxarri eta Barrenetxea V.a eta Goikoetxea V.a eta Aizpuru III.ak 24-30 irabazi zuten Juanenea eta Zubiriren aurka.

Beraz, Gaztañagak eta Gurutzetak lau puntu batu zituzten eta Oialume Zar eta Larre Gainek garaipena ezagutu gabe jarraitzen dute bigarren partida jokatu eta gero. Sailkapenean Urriza-Zalduak (Bereziartua), Ansa II-Labakak (Setien), Segurola-Larrañagak (Gaztañaga) eta Goikoetxea V-Aizpuruk (Gurutzeta) lau puntu dituzte partidu bakarra jokatu eta gero. Etxarri eta Barrenetxeak (Oialume Zar) hiru puntu batu dituzte astelehenean bakarra gehitu eta gero eta Juanenea-Zubirik (Larre Gain) ixten dute sailkapena bi punturekin, puntu bana lortuta beraien bi partiduetan.
PUBLICIDAD

Erremontari saioaren lehenengo norgehiagokan Segurola eta Larrañagak garaipena lortu zuten Etxarri eta Barrenetxearen aurka. Gora-behera asko izan zituen partidak eta berdinketa ugari egon ziren. Lehia azken unean erabaki zen eta hor protagonista Larrañaga izan zen. 26nako berdinketa eta gero sakearekin bi tanto egin zituen eta partidua bikain amaitu zuen pilotakada batekin.

Etxarri eta Barrenetxeari, aurreneko partiduan gertatu zitzaien bezala, amaieran egin zien ihes partidak. Galtzen hasi ziren, baina Barrenetxea sakearekin asmatzen hasi zen. Bost tantogatik galtzen egon eta gero aurretik jarri ziren, baina azkenean galdu egin zuen Oialume Zarrek eta Segurola eta Larrañagak garaipen garrantzitsua lortu zuten.

Bigarren partidaren hasiera oso berdindua izan zen, baina erditik aurrera Juaneneak tanto batzuk erreskadan egin eta lau tantoren aldea lortu zuten, 21-17. Sakea lagun, urdinak pixkanaka aldea murrizten joan ziren eta 22na berdindu zuten. Momentu erabakigarrian Goikoetxeak gehiago gozatu zuen eta besoa astintzeko aukera gehiago izan zituen. Aizpuruk ongi atera zuen eta 2-8ko partizalarekin garaipena eta lau puntuak eskuratu zituzten eta gorriek bigarren porrota batu zuten.