Sagardoaren lurraldea

Erremontearen inguruko saio bat, ETB1en

Descripción

Plazandreak saioaren ildoari jarraituz, erremontearen inguruko saio bat prestatzen eta grabatzen ari dira Galarretan ETB eta Oriamendi. Erremontearen inguruko ezagutza eta ikusgarritasuna sustatzea du helburu, eta apirilaren 12tik aurrera eskainiko da, astelehenero, ETB1en, 22:30ean. Bederatzi saio izango dira, eta orain pilotako binakako txapelketako partidek duten lekua hartuko du saioak.

hernani deporte competición de pelota pelotari campeonato de sidra

Ficha

  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2021-03-14
  • Clasificación: 6.7. Pueblos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-013583

Texto completo

Plazandreak saioaren ildoari jarraituz, erremontearen inguruko saio bat prestatzen eta grabatzen ari dira Galarretan ETB eta Oriamendi. Erremontearen inguruko ezagutza eta ikusgarritasuna sustatzea du helburu, eta apirilaren 12tik aurrera eskainiko da, astelehenero, ETB1en, 22:30ean. Bederatzi saio izango dira, eta orain pilotako binakako txapelketako partidek duten lekua hartuko du saioak.

Ardatza txapelketa bat izango da: kasu honetan, Sagardoarena. Sei bikote profesionalek parte hartuko dute, eta datozen asteetan jakinaraziko dira zeintzuk diren. Txapelketako partidak eskainiko dira, eta, horrekin batera, elkarrizketak, pilotarien monitorizazioarekin irudiak, piloten inguruko erreportajeak, solasaldiak,... Bertan erremontistek eta erremontearen inguruan lanean ari diren norbanako eta eragileek hartuko dute parte. Saioa egiteko plato bat jarriko dute Galarretan bertan.

Azkenaldian ETBk audientzia datu onak lortu ditu erremonte emanaldietan, eta horregatik egin du saioaren aldeko apustua. Asteburu honetan egiten ari dira hainbat grabaketa Galarretan. Hurrengo asteetan emango dituzte saioaren inguruko xehetasun gehiago.

Irakurle agurgarria: