Euskal Sagardoak babestuta, Ibailur jatetxeak sagardoteka aurkeztu zuen atzo
Descripción
Atzo aurkeztu zuten ezagutzen den lehenengoetariko sagardoteka, Astigarragan. 10 sagardotegiren 18 erreferentzia ditu kartan Ibailurrek, eta Euskal Sagardoak ekimen berritzaile hau gogotsu babestu du. Izan ere, ikusten du sagardoak jatetxe eta tabernei aukera ona eskaintzen diela, "Euskal Sagardo kartak osatu eta euskal gastronomiari eskaintza berritzaile eta erakargarri bat ematen diolako".
astigarraga degustación euskal sagardoa ibailur marca sidra sidrería sagardoteka
Ficha
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2020-12-30
- Clasificación: 2.0. Sidrería
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Código: NA-013561
Texto completo
Kontzeptu berri bat garatu nahi izan du Sagardotekarekin, Euskal Sagardoa Jatorri Deitura duten hainbat sagardoekin. «Apustu ederra da, dinamikoa eta oso bisuala».
Atzo aurkeztu zuten ezagutzen den lehenengoetariko sagardoteka, Astigarragan. 10 sagardotegiren 18 erreferentzia ditu kartan Ibailurrek, eta Euskal Sagardoak ekimen berritzaile hau gogotsu babestu du. Izan ere, ikusten du sagardoak jatetxe eta tabernei aukera ona eskaintzen diela, «Euskal Sagardo kartak osatu eta euskal gastronomiari eskaintza berritzaile eta erakargarri bat ematen diolako».
Laida Basurto kazetariak gidatu zuen aurkezpena, Lur Basurtoren arrebak, eta ekitaldian bildu ziren sagardoaren munduarekin estuki lotuta dauden hainbat kideak: 10 sagardogile; Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria Javi Plasencia; Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Garapeneko Zuzendaria Xabier Arruti; eta, Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzailea Unai Agirre. Astigarragako Alkatea Xabier Urdangarin ere bertan izan zen.
Aipatu bezala, hainbat sagardotegiren erreferentziak hartu ditu aintzat Ibailurrek, eta neurrira egokitutako eskaintza gastronomiko zabala eskaintzen du. Bertan ditu aukeran honako sagardotegien Euskal Sagardoak: Aburuza, Alorrenea, Bereziartua, Gartziategi, Irigoien, Isastegi, Lizeaga, Petritegi, Zapiain eta Zelaia.
Horrenbestez, Ibailur horrelako apustua egin duten ostalarien zerrendan sartuko da. Gainera, eskaintza guzti horri, dekorazioan eta sagardoaren zerbitzuan bultzada emango dion inbertsioa erantsi dio, Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren laguntzarekin, argazki, hozkailu, kopa, sagardo kolekzio eta abarrekin. Eta kontsumitzaileek sagardoa bertan kontsumitzeaz gain, eramateko eta erosteko aukera izango dute.
Halaber, Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren helburuetako bat da «Euskal Sagardo desberdinez osatutako sagardo kartak izango dituzten jatetxe eta tabernak bilatzea». Hori horrela, beso zabalik hartu dute Ibailur jatetxearen azken proposamena: sagardoteka hau sortzea. Unai Agirrek apustu honen garrantzia azpimarratu zuen atzo, eta Euskal Herriko ostalariak animatu zituen horrelako eskaintza gehiago martxan jartzera.