Sagardotegietan bisita interpretatuak egiteko formakuntza saioak, herriko lau sagardotegik
Descripción
Covid-19aren pandemiak eten egin zuen iazko txotx denboraldia, hasi berri zenean. Orduz geroztik , ostalaritza sektorea, eta horren baitan, sagardotegiak, "modu bortitzean jasaten ari dira pandemiaren ondorioz ezarri diren neurri murrizket ak", azaldu du Hernaniko Udalak. Aurtengo txotx denboraldia ere "ez ohikoa" izango da, eta sektoreari alternatibak eskaintzeko beharrari eutsi dio Udalak.
ocio sidrería altzueta visita guiada hernani formación sidrería iparragirre sidrería itxas-buru coronavirus sidrería turismo sidrería zelaia
Ficha
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2021-02-11
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-013471
Texto completo
Aurtengo txotx denboraldia ere egingo ez dela eta, sektoreari alternatibak eskaintzeko beharra ikusi du Hernaniko Udalak. Hori horrela, sagardoaren kultura balioan jarri du.
Covid-19aren pandemiak eten egin zuen iazko txotx denboraldia, hasi berri zenean. Orduz geroztik, ostalaritza sektorea, eta horren baitan, sagardotegiak, «modu bortitzean jasaten ari dira pandemiaren ondorioz ezarri diren neurri murrizketak», azaldu du Hernaniko Udalak.
Aurtengo txotx denboraldia ere «ez ohikoa» izango da, eta sektoreari alternatibak eskaintzeko beharrari eutsi dio Udalak. Horregatik, gauden egoera honetan, «sektore hori nolabait indartzeko asmoarekin proposamen bat landu du Turismo Arloak».
Sagardoaren kultura, balioan jartzeko deia
Turismo arloak proposatu du, sagardoaren kultura balioan jartzea; izan ere, «sagardoaren kultura oso errotuta dago Hernanin, eta kultura hori balioan jartzeko helburuz, sagardogileei eskaini zaie bisita interpretatuak egiteko formakuntza, bezeroei eskaini ohi dieten esperientzia gastronomikoa indartu eta osatzeko asmoz», aditzera eman du Udalak.
Hiru eguneko formakuntza izango da, jadanik aste honetan egiten hasiak direla ere jakinarazi dute. Eta lau sagardotegietako ordezkariak ari dira parte hartzen, hala nola, Altzueta, Iparragirre, Itxas-Buru eta Zelaia sagardotegiak, hain justu.
Sagardotegiek jasoko duten formakuntza, praktikoa eta teorikoa da, Udalak azaldu du modu honetara, saio teorikoak jasotzen dituztenean, sagardotegi bakoitzera bisita bat egingo dutela formatzaileek eta sagardogileek. Eta modu honetan, «ikasitako teoria sagardotegi bakoitzean praktikan jartzeko tresnak, ideiak eta gidaritza ere eskainiko zaizkie parte hartzaileei».