Sagardoaren lurraldea

Sagardogintza, Ternuatik Astigarragara

Descripción

Udalbiltzak kudeatzen duen Lurgida APP turistikoak oinez, bizikletaz edota autoz egin daitezkeen hainbat ibilbide gomendatzen ditu. Horietatik azpimarratzekoa den bat da Sagardogintza ardatz duena. Sagardogintzaren inguruko ibilbidearen bitartez, Euskal Herrian hain errotua dagoen edari honen historia aztertzea da asmoa. XVI. mendetik aurrera aurki ditzakegu Gipuzkoako herrietan sagardoa egin eta saltzeko araudia zehazten duten lehen idatziak.

astigarraga historia barco sidra ternua urumea

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2021-02-13
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-013469

Texto completo

Udalbiltzak kudeatzen duen Lurgida APP turistikoak oinez, bizikletaz edota autoz egin daitezkeen hainbat ibilbide gomendatzen ditu. Horietatik azpimarratzekoa den bat da Sagardogintza ardatz duena. Sagardogintzaren inguruko ibilbidearen bitartez, Euskal Herrian hain errotua dagoen edari honen historia aztertzea da asmoa.

XVI. mendetik aurrera aurki ditzakegu Gipuzkoako herrietan sagardoa egin eta saltzeko araudia zehazten duten lehen idatziak. Horrez gain, nabarmena da euskal marinelek eta sagardoak zuten harremana; bale-arrantzan Ternuara joaten ziren marinelek sagardoa eramaten baitzuten upeletan, eskorbutoa saihes teko. Berpizkundetik aurrera, ordea, Amerikako artoaren landaketaren ondorioz, sagastien azalera murriztuz joan zen, harik eta ia desagertu zen arte. Gaur egungo sagardogintza modernoa, 60. hamarkadatik aurrera hasi zen garatzen.

Egun Astigarraga da, dudarik gabe, Sagardoaren Hiriburua; duen sagardotegi kontzentrazio handiaren eraginez. Gaindegia atariaren 2019ko datuen arabera, 6.532 biztanle ditu herriak, eta 21 sagardotegi daude bertan erregistratuta. Ondorioz, udalerrian sagardotegi bat dago 318 biztanleko. Horrez gain, urtero sagardo denboraldiari hasiera ofiziala ematen zaio Astigarragan urtearen hasieran, lehenbiziko txotx erritua eginez; eta Sagar Uzta izeneko jaialdia ospatzen dute iraila bukaeran, dolareetako lanari hasiera emateko.

Datozen hilabeteotan, astigarragan sagardogintzaren inguruan aurki daitezkeen hainbat ibilbide eta puntu interesgarri gomendatuko ditu Udalbiltzak tarte honetan.