Sagardoa "gertutasunez" ezagutzeko aukera, Altzuetan
Descripción
Pasatako momentu zailak atzean utziz, motorrak berotuta eta prest, bueltan da gaurtik Altzueta sagardotegia. Aurtengo uzta kopuruz gutxi bada ere, kalitate onekoa atera da, eta Altzuetak herritarrak gonbidatu nahi izan ditu, "zatoz Altzuetara sagardo berria dastatzera". Ostiral, larunbat eta igande eguerdietan emango ditu Altzuetak bazkariak, eguerdiko 13:30etatik aurrera.
sidrería altzueta degustación sidra sidrería
Ficha
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2021-02-19
- Clasificación: 2.0. Sidrería
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-013467
Texto completo
Pasatako momentu zailak atzean utziz, motorrak berotuta eta prest, bueltan da gaurtik Altzueta sagardotegia.
Aurtengo uzta kopuruz gutxi bada ere, kalitate onekoa atera da, eta Altzuetak herritarrak gonbidatu nahi izan ditu, «zatoz Altzuetara sagardo berria dastatzera».
Ostiral, larunbat eta igande eguerdietan emango ditu Altzuetak bazkariak, eguerdiko 13:30etatik aurrera. Bizitako pandemiak, aurtengo sagardotegi denboraldiak formatu berritzailea sortzea ekarri du, izan ere, sagardo sektoreak elkarturik, protokolo berezi bat diseinatu du, «osasun neurri guztiak bermatuta, sagardo berria dastatzeko aukera izan dezagun denok».
Urte zaila izan da 2020garrena, bizi izan dugun osasun alarmak, hankaz gora jarri du herritarron bizitza, baina urte zail horri, fruitua atera diete hainbat sagardogileek, eta horietako bat izan da Altzueta. Izan ere, «aurten, bezeroak sagardoa inoiz baino gertuagotik ezagutzeko aukera izango du. Sagardoa kupeletik, pitxar edo botila gardenetan zerbitzatuko du sagardogileak, eta dastatuko den sagardoari buruzko xehetasun guztiak ezagutu ahal izango dira». Horrez gain, sagardoa «mimatzen ikasi dugu bizitako pandemia honekin, eta herritarrekin harremana estutzen ikasiko dugu». Ohitura hau, pentsaezina zen duela urte batzuk, baina egoerara moldatu da Altzueta, eta honekin batera, hainbat berrikuntza ditu esku-artean. Ohiko menua eskainiko da, hau da, Altzuetako betikoa «tortila, bakailao, txuleta...», eta horrez gain, edango diren botilen araberako beste prezio bat ere eskainiko da, beraz bi prezio ezberdin eskainiko ditu aurtengo sagardotegi denboraldian, Altzuetak. «Menuan ere hainbat berrikuntza lantzen ari dira betiko produktuekin». Beste berrikuntza bat ere ekarri du Altzuetak: AngeluXa. «Hamaiketako eder batez gozatzeko aukera izango duzue».
Hamaiketako hauetan, sagardoak lagunduta mokadu ezberdinak dastatzeko eta gozatzeko aukera eskainiko du Altzuetak, «haragia egosia, tortilak, arrautza frijituak txorixo eta hirugiarrarekin, besteak beste».
AngeluXa, 10:30etatik aurrera egin daiteke, eta larunbat zein igandeetan eskainiko da.
Beraz, aurtengo uztarekin ateratako sagardoaz gozatzeko gogoz bazaude,«ez gelditu zalantzan eta deitu 943 55 15 02 telefono zenbakira».
«Ez da erraza egoera baina aurrera egin behar dugu»
Ia urte bete pasako da Covid-19a herritarren bizitzetan sartu zenetik, eta sagardotegi denboraldia eten zenetik, baina Altzuetak argi du, aurrera jarraitu behar dela egoera erraza izan ez arren, «apurka aurrera egin behar dugu. Nabaritu dugu gure gertukoak hor daudela, eta jendea sagardotegiekin inplikatzen dela, enpatia badago eta horrek indarra ematen digu, argi daukagu hori. Beraz, pixkanaka aurrera egitea besterik ez da gelditzen».