Sagardoaren lurraldea

Plan ugari aukeran Behemendik, Aste Santuko eskaintza turistikoan

Descripción

Urtero bezala, Aste Santuko oporraldirako turismo eskaintza osatu du Behemendik, Donostialderako; eta proposatutako zortzi planetatik, sei dira Urumea bailaran gozatzekoak. Horrela, Chillida Leku museora bisita da proposatutako planetako bat, zabalik egongo baita Aste Santuan, bihartik astelehenera egunero, 10:00etatik 17:00etara.

ocio semana santa chillida leku hernani coronavirus cultura museo naturaleza patrimonio sidra turismo

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2021-03-31
  • Clasificación: 6.7. Pueblos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-013439

Texto completo

Urtero bezala, Aste Santuko oporraldirako turismo eskaintza osatu du Behemendik, Donostialderako; eta proposatutako zortzi planetatik, sei dira Urumea bailaran gozatzekoak.

Horrela, Chillida Leku museora bisita da proposatutako planetako bat, zabalik egongo baita Aste Santuan, bihartik astelehenera egunero, 10:00etatik 17:00etara. Une honetan, gainera, ohiko lanekin batera, ikusgai daude Leges naturae aldi baterako erakusketa, Eduardo Chillidaren obraren irakurketa berri bat eskaintzen duena; eta Louise Bourgeois artista frantziarraren Eye Benches III eskultura.

Sagardoarekin lotutako planak ere badaude tartean. Batetik, Sagardoetxeak Aste Santurako prestatu dituen plan bereziak: museoetara bisitak, inguru naturaletan paseoak, sagardotegi edo jatetxeetan otorduak, sagardo eta pintxo dastaketak, bizikleta elektrikoetan ibilbideak... Guztiak daude ikusgai, sagardoarenlurraldea.eus web orrian. Sagardotegietan otorduak egitea ere proposatu du Behemendik. Horretarako, Sagardoa Routen online bilatzailea proposatu du: sagardoa.eus. Eta sagardoarekin bukatzeko, bisita interpretatuak eta sagardo dastaketak egiteko aukera izango da, Hernaniko lau sagardotegitan: Altzuetan, Itxas-Burun, Iparragirren eta Zelaian. 10:30etan hasi eta 11:30ak arte izango dira, aldez aurretik erreserba eginda, hernani.eus webgunean.

Hernaniko hirigune histori­ko­­an ere egin daiteke bisita gi­datua, Aste Santuan. Aste ho­ne­tan, ostiraletik igandera izan­go da aukera, 11:30etan hasita, ordu eta laurdeneko bisita egiteko. Doakoa da, baina aurrez erreserbatzea gomendatu dute: 943 33 70 28 edo turismoa@hernani.eus. Gainera, zabalik egongo da turismo informazio puntua ere: ostiralean eta larunbatean 10:15-14:15 eta 16:30-19:30 ordutegian; eta igandean, 11:00etatik 15:00etara.

Eta bailarako eskaintza osatzeko, egun batez erremontista izateko proposamena luzatu du, Galarretan. Ostegun eta larunbatero izango dira bisita gidatuak, 14:45etatik 16:00etara, eta galarreta-jaialai.com webgune­an dago informazio guztia.

Bailaratik harago, berriz, Oria ibaian kayak jaitsiera egitea proposatu du, batetik. Aginagatik Oriora egin daiteke, familian; eta hiru ordu eta erdikoa da jarduera, Orioko Arraunetxe zentroan elkartuta. Bertan, jarduera gehiago ere badaude aukeran: begi-bistan.eus webgunean dago informazio guztia.

Eta bestetik, Leitzarango bisitarien etxera joan daiteke: uraren interpretazio zentroan bisita gidatua, ibil­bide tematikoak, bizi­­kleten alokairua... 10:30etatik 18:00etara egongo da zabalik, egunero. Informazio guztia, web orrian: leitzaran-andoain.eus.