Sagardoaren lurraldea

ETB1eko 'Erremontari' saioan txertatuko da astelehenetik, aurtengo Sagardoaren Txapelketa

Descripción

XIgarren Sagardoaren Txapelketa aurkeztu zen atzo Galarretan eta aurten dena da berria. ETB1eko Erremontari saioaren barruan txertatuko da txapelketa astelehenero, apirilaren 12an hasi eta ekainaren 7an bukatuta, finalarekin. Horrek tradizioa eta modernitatea uztartzea ekarriko du. Tradizioa kirola bera da: xextoek, pelotek eta frontoiak irudikatzen dute.

hernani deporte competición de pelota pelotari campeonato de sidra

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2021-04-10
  • Clasificación: 6.7. Pueblos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-013436

Texto completo

Txapelketa guztia sei bikoterekin emititzeaz gain, elkarrizketak eta erremontearen ikuspuntu berriak ezagutuko dira, teknologia berriak erantsiz. Apirilaren 12tik aurrera 22:15etan eskainiko da eta bi orduko iraupena izango du.

XIgarren Sagardoaren Txapelketa aurkeztu zen atzo Galarretan eta aurten dena da berria. ETB1eko Erremontari saioaren barruan txertatuko da txapelketa astelehenero, apirilaren 12an hasi eta ekainaren 7an bukatuta, finalarekin. Horrek tradizioa eta modernitatea uztartzea ekarriko du. Tradizioa kirola bera da: xextoek, pelotek eta frontoiak irudikatzen dute. Modernitatea, berriz, saioan zehar kamera bereziekin eskainiko diren irudiek islatzen dute, eta baita saio baten barruan jokatzeak ere.

Saioan, Sagardoaren txapelketa guztia emititzeaz gain, elkarrizketak eta erremontearen ikuspuntu berriak ezagutuko dira, teknologia berriak erantsiz. Apirilaren 12tik aurrera, astelehenero 22:15etan ETB1ean eskainiko da eta bi orduko iraupena izango du prime timean.

Sagardoaren Txapelketan sei bikotek hartuko dute parte eta sei sagardotegi ordezkatuko dituzte. Ondorengoak dira bikoteak eta ordezkatzen dituzten sagardotegiak: Etxarri-Barrenetxea IV (Oialume Zar), Juanenea-Zubiri (Larre-Gain), Urriza-Zaldua (Bereziartua), Goikoetxea V-Aizpuru III (Gurutzeta), Segurola-Larrañaga (Gaztañaga) eta Ansa II-Labaka (Setien).

Beste sagardotegi bat ere izango da protagonista, 2019ko azken txapelduna, Petritegi. Aurtengo berezitasunik esanguratsuenetakoa da. Azken txapelduna izan zenez, aurten Petritegik bikote guztietan izango du errepresentazioa. Horretaz gain, txapelketan zehar, pelotari onena (aurrelaria eta atzelaria) erabakiko duen rankingaren errepresentatzailea ere izango da. Hortaz, finalean banatuko diren sariak ematearen ardura eta ohorea izango dute.

Ligaxka, finalerdiak eta finala
Txapelketaren formatuan denak denen aurka jokatuko dute hasierako ligaxkan eta lehenengo lau sailkatuak finalerdietara sailkatuko dira eta bi bikote kanporatuko dira.

Partidu guztiak 30 tantura jokatuko dira eta sailkapena puntuen bidez erabakiko da.

Finalerdiak maiatzaren 31n jokatuko dira. Garaileak ekainaren 7ko finalean elkartuko dira txapela erabakitzeko. Astelehenero bi partidu jokatuko dira eta apirilaren 12an Urriza-Zaldua (Bereziartua), Etxarri-Barrenetxearen (Oialume Zar) kontra ariko dira, eta, ondoren, Ansa II-Labaka (Setien), Juanenea-Zubiriren (Larre-Gain) kontra.