Sagardoaren lurraldea

Gaurtik, ETB1eko 'Erremontari' saioan, Sagardoaren Txapelketa

Descripción

XIgarren Sagardoaren Txapelketa aurkeztu zen pasa den ostegunean Galarretan. Bertan azaldu zuten, ETB1eko Erremontari saioaren barruan txertatuko dela txapelketa astelehenero, gaurtik hasi eta ekainaren 7an bukatuta, finalarekin. Horrek "tradizioa eta modernitatea uztartzea ekarriko du. Tradizioa kirola bera da: xextoek, pelotek eta frontoiak irudikatzen dute.

hernani deporte competición de pelota pelotari campeonato de sidra

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2021-04-12
  • Clasificación: 6.7. Pueblos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-013435

Texto completo

Elkarrizketak eta erremontearen ikuspuntu berriak ezagutuko dira gaurtik aurrera Erremontari saioan. Astelehenero 22:15etan eskainiko da eta bi orduko iraupena izango du.

XIgarren Sagardoaren Txapelketa aurkeztu zen pasa den ostegunean Galarretan. Bertan azaldu zuten, ETB1eko Erremontari saioaren barruan txertatuko dela txapelketa astelehenero, gaurtik hasi eta ekainaren 7an bukatuta, finalarekin. Horrek «tradizioa eta modernitatea uztartzea ekarriko du. Tradizioa kirola bera da: xextoek, pelotek eta frontoiak irudikatzen dute. Modernitatea, berriz, saioan zehar kamera bereziekin eskainiko diren irudiek islatzen dute, eta baita saio baten barruan jokatzeak ere».

Erremontari Saioan, Sagardoaren txapelketa guztia emititzeaz gain, elkarrizketak eta erremontearen ikuspuntu berriak ezagutuko dira, teknologia berriak erantsiz. Gaurtik aurrera, astelehenero gaueko 22:15etan ETB1n eskainiko da eta bi orduko iraupena izango du prime timean.

Sagardoaren Txapelketan sei bikotek hartuko dute parte eta sei sagardotegi ordezkatuko dituzte. Honakoak dira parte hartuko duten sagardotegiak: Oialume Zar, Larre Gain, Bereziartua, Gurutzeta, Gaztañaga, Setien eta Petritegi.